Durango (Bizkaia)

Karrantzako jendeagaz harremanik ez

Karrantzako jendeagaz harremanik ez Karrantzan ebakuatuta zeudela, ez zuten harreman askorik izan bertako jendearekin. ez zieten ezer saltzen eta inoiz patatak ere ostu zituzten. Torrelavegara joaten ziren errazionamendu bila.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Karrantzan ebakuatuta zeudela, ez zuten harreman askorik izan bertako jendearekin. ez zieten ezer saltzen eta inoiz patatak ere ostu zituzten. Torrelavegara joaten ziren errazionamendu bila.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta karrantzako jentie, zelan konpontzen zan zuekaz?
- Isabel: Ez zien bape be amabliek. Hango goikuek bai hasi zien azkenien etorten zan. Ez dakiZu harek neskak-eta?
- Feli: Nora jueten giñien mezie entzuten?
- Isabel: Bai. Potrero edo Pando zelan dan? Ez dakit zer zan.
- Feli: Guk euki giñun lekuai Potrero de Pando esaten otsien. Guk euki giñun lekutik hara goratxuau, elizatxu bat eoten zan. Ta haraxe mezie entzuten. Formal danok.
- Isabel: Ta zelan da? Handik gero hasi zien neskak-eta etorten. Ez zara gogoratzen, Feli?
- Feli: Lelengotaz jun giñenien, ba danak han eon giñen, “separatistas rojos”.
- Isabel: Zu, Matildek, Javi Aureliana, oso txarto eon zan. Ez zara konturatzen, Aurelia ta Javi zelan eon zan txarto. Iñok be, ez oskun sartzen ezebez: ez patatarik eta ezebez. Pentsau bez! Ta harek zer eitten aban? Ez zara gogoratzen? Hartu atxurre ta poltsa bat, ta patata osten, jueten zan mutikuentzako. Ze beti eoten zan patatie ta ez patatie. Ta gixajue beti beheruzkuegaz. Ta iñok be ez aban saltzen. Ta zure ama ta Matilde juten zien astuegaz, zera, erraziñue hartzen zerera, Torrelavegara. Ni be bai juenda nau. Kolan ipini ta emoten oskun erraziñue.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia