Durango (Bizkaia)

Bonbardaketako bizipenak

Bonbardaketako bizipenak Feli udaletxeko babeslekuan babestu zen bonbardaketa egunean. Familiakoak behar desberdinetan zeuden eta leku ezberdinetan egon ziren. Entzundako zaratak oso gogorrak ziren. Durango goizez bonbardatu zuten. Arratsaldean, jendea herritik aldentzen zebilela, berriro bueltatu ziren jendea metrailatzera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Feli udaletxeko babeslekuan babestu zen bonbardaketa egunean. Familiakoak behar desberdinetan zeuden eta leku ezberdinetan egon ziren. Entzundako zaratak oso gogorrak ziren. Durango goizez bonbardatu zuten. Arratsaldean, jendea herritik aldentzen zebilela, berriro bueltatu ziren jendea metrailatzera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero Durangoko bonbardeuen, zuek alde ein baiño lehenau, Durango bonbardeatu ein abien, badakizue. Ta egun horretan zer dekozue akorduen edo?
- Feli: Ba ni juen nitzen esnie erueten ez dakit nora. Ez dakit, txaparrotxo bat nitzen-ta. Nonora bialdu eustien. Eta ikusi nabenien bonba botaten, ba nunun, ezin nizkizu esan, sartu nitzen. Etxien pentseten abien hildde egongo nazela. Ez dakit aittek, nunnun topau eusten ta eroan naben.
- Isabel: Aitte kanposantotik-eta ibili zan topetan. Aiuntamentoko zerien eon ziñien zu. Zelan da? Refujidxuen. Bateon batek sartu ein aban hara.
- Feli: Hantxe, juen artien eta ba. Gero aitte etorri jaten ta.
- Isabel: Ibilli zan tio ba kanposantotik-ta eta leku guxtidxetatik. Pentsatzen abien, hil ein abiela. Ta Feli, eurek ez zien egon Kurutziagan, bera ta Juan?
- Feli: Uezaban etxien goldaketan, Kurutziagan.
- Isabel: Oin dauen lejuen Ertzaina? Ha zan ha.
- Feli: Txaleta zan, ha.
- Isabel: Han bizi zan lehenau, edo haren zera zan honen etxeko uezaba. Ta han jueten zan tio Inazio zera, goldaketan.
- Feli: Artue ta babie eraitteko.
- Isabel: Ta hantxe dauzela izen zan bonbardeue.
- Feli: Ta iñoiz entzunde aitteri, ganauek ganauek ademas hille ikusi arren, ganauek zapaldu be ez. Zelan pasa zien.
- Isabel: Bai, hori nik be, entzun dotset.
- Feli: Juan itturran ta aitte, godaketan. Hantxe, harrapau.
- Isabel: Bai ta Juan, etxera bieldu aban ez dakit zegaittik. Juan zeozegaittik etxera bieldu aban eta bera, geratu zan. Hantxe, eon zan.
- Feli: Hori bai, hori akordeten naz, zelan esaten abien. Bai. Ta ganauek zelako zera? – - - Isabel: Zapaldu bez!
- Feli: Zapaldu bez!
- Sue, exploziñuekin-eta akorduen dekozue exploziñuena edo ezebez?
- Isabel: Nik bai. Bueno!
- Baiña hor Durangoko egun horretakue, Feli?
- Feli: Bonbardeue, bueno! Hango zaratie ta hango zera, terriblie zan. Terriblie. Sekule zelan halakorik ez giñunez ikusi momentuen, ba zer pasetan ete dan. Eske ez zara konturatzen. Gero, gero, gero ta billdur gehidxau gero. “Estaziñue dana apurtu dabe eta hainbeste hil egon da, Andra Maridxan. Andra Maridxako elixie dana bota dabe”. Jesuittetan be hainbeste lagun hil zan. Ta gero harek kanposanture eroan abizienak hiltten. Ta haren artien bat bizirik geldittu zan. Esaten abien nor be. Tirue bota ta beti bai; azertau ez ondo ta bizirik bat geldittu zan-ta. Entzunde etxien holako geuzok.
- Eta gero bonbardeo egunien, arratsaldien, zer pasatu zan?
- Isabel: Hombre, ba jentiek eskapau ein aban kanpora: kanposanture ta Landakora-ta urten aban jentiek. Ta arratsaldien etorri zien ta metraillau abien ba danari. Bonbak goidxien ta arratsaldien ametraillau dana.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia