Durango (Bizkaia)

'Cara al Sol' abestu behar

'Cara al Sol' abestu behar <p>Gerraostean eskolara sartu orduko eta irteterakoan <em>Cara al Sol</em> abestu behar izaten zuten, mojen ikastetxean ere bai. Beste askorik ere derrigortu zieten horrelakoak egitera. Feliren ikastetxean, San Frantziskon, mojek ere abesten zuten; Isabelenean, karmeldarretan, ostera, ez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean eskolara sartu orduko eta irteterakoan Cara al Sol abestu behar izaten zuten, mojen ikastetxean ere bai. Beste askorik ere derrigortu zieten horrelakoak egitera. Feliren ikastetxean, San Frantziskon, mojek ere abesten zuten; Isabelenean, karmeldarretan, ostera, ez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, eta gerraostetik ya orduen eskolan noz arte ibili ziñien edo zenbat urte euki arte gitxi gorabehera?
- Isabel: Nik ez dakit. Nik pentseten dot.Ta beti eskolara sartzen giñenien, lehenengo orduen “cantar el 'Cara el Sol'”. Ta urteten geñunien be bai.
- Monjetan be bai?
- Isabel: Ez ba!
- Feli: Honantxeik eskue ipiñitte. Mari Tere Bidarte ez. Mari Tere aitte Mendizabalenien…
- Isabel: Bai, hori da.
- Feli: Mari Tere, zelan da? Zelan da apillidue?
- Isabel: Hori Bidarte ez?
- Feli: Bidarte beste bat da. Bizi da ta neudxi harexek eitten aben. Ta harek honan eitten oskun: “Cara al Sol con la camisa nueva”, ta gu artez honentxeik umiek. Ha neusi ta honan einten oskun eta guk honan. Bakizu.
- Kontuz ibili. Pagau ein biher dala kantatzearren?
- Feli: Bakizu Apineri-ta zer ein otsien? Bar Rincón-ien kafie hartzen eon zien eta hor Avenidan bat hil ein abien.
- Isabel: A bai. Ez dakizu nor? Ez dakizu boxeadora, han bizi zana, beste etxien? Zelan euken izena? Nati zala andrie pentseten dot.
- Feli: Bueno, bat hil ein abien. Eta harek jokuen eon zien atien onduen, San Rokekue- ta. Sartu zien hor hiru-lau hasi zien taberna guztidxe apurtzen ta Domingo ta Apin ta Juan San Rokekue-ta basarrittarrak eskuek holantxeik altxau ta 'Cara al Sol' kantetan ez ekixien, baiña billurrekin ahue zabaldu-ta “ñaña”, entzungo balekidxu Apinek esaten, zemat barre! Barre, baiña pasau ein ei zabien erregular ta Marik tabernie eunki aben orduen. Ta ariñeketan abidxetan Mariri, Salabarrire tabernie itxi didxen. Dana apurtu abien telebisiñue ta inguru guztidxe, dana kristela, dana zera, ene!
- Ni gaztie nitzen orduen.
- Isabel: Bai, klaro. Bakizu zemat urte dizen, ala?
- Feli: Bai. 'Cara al Sol' kanta arazo otsien /arazotsen/ ta ez zekidxen kantetan, baiña ahue zabaltzen ei zabien. Bestiek ezkiña guztidxek apurtzen eta eurek holan.
- Ta monjak eurek be kantatzen abien 'Cara al Sol'a ala?
- Isabel: Ez, guriek ez.
- Feli: Bai bai. Beti eoten zan mojaren bat han ta horrek Mari Terek holan eitten oskun ta gu honan.
- Isabel: Karmelitetan ez. Ta gero hortik Oruenetik karmelitetara karmelitetak juen zien zerera. Zelan da? Murzianuenera. Ta gero Murzianutik, oin dana “el hotel Kuruziaga”. Harek, dauko holan aurrien, ba zer bat, zelan da? terraza bat. Ta hantxe kantetan geñun.
- Ta amama Buztintzakue…
- Hotel Kuruziaga apurtu ein zan gerran bonbardeuekin?
- Ez. Apurtu bazan be gitxi e!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia