Ubide (Bizkaia)

Emakume bi eta 18 gizon ubidear preso

Emakume bi eta 18 gizon ubidear preso Aita Segoviako kartzelan egon zen preso. Garai haietan, 18 ubidear egon ziren espetxean. Aita abertzaleei botoa emateagatik hartu zuten preso. Emakume bi zeuden atxilotuen artean. Erreketeak sartu zirenean, emakume batzuei ilea moztu zieten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita Segoviako kartzelan egon zen preso. Garai haietan, 18 ubidear egon ziren espetxean. Aita abertzaleei botoa emateagatik hartu zuten preso. Emakume bi zeuden atxilotuen artean. Erreketeak sartu zirenean, emakume batzuei ilea moztu zieten.

Transkripzioa

- Ta hemen jentie kartzelara nora joaten zan?
- Hemen? Edozein lekuten, nire aite egon zan e Segovian.
- A bai?
- Bai. Hemen egon dire, hemen herrixen egon dire, hamazortzi gizon kartzelan, asko! Herri txiki txikixen. Ta, ba, batzuk ixingo zien holan e… Hemeko andra batek Petra jakon izena, ta harek esate osten: “horrek politikuek ixin die”, baia nire aite ez zekixen ezebe, jakin bez ta gure bez ta ardure bez. Ta pastore ibilten zan ta ba, ba, bota otsielako nazionalistei edo dana dalakuei kartzelara erun ta kito. Ta hemen e ba kartzelan andrak be egon die bi, bi. Ba hor e baten be ba in auren e, fiestie, gizon bat hil zan e, ba hemeko hortoko karlistie izengo zan ta banderiez ta eruan auren, neu be akordetan naz hori! Ta eskolatik, maistriek e ba “Urrixe” hil dala ta ati zabaldu oskun ta ba banderiaz eruan aurela. Banderie ganetik ipiñite, kajoie oin eroate dauzenan moduen! Ta hortan haren e, zelebrau bidaurela haren festie ta andran batzuk hor gizona kartzelan ta, ta ibili daure apur bat hor e zafarrantxue, ta ba tabernan e gixon batek: “gonbidau inbiotzuet, “Urrixe” hil da” ta ez dakit zer ta badakit zer, ta harei be gero aiuntamentura deitu otsie, geitu otsie, ta ba nire ama izete zan holan apur bat ixilaue ta ha ez otsien, nire amari ez otsien deitu, baia bestiek Gorrixen ama ta, ba, Rusuena ta, aiuntamienture! Erue aurezan e ba, han tabernan ibili zien fiestan ta “Urrixe” hil in zala ta, Ilfonso zan, han Adunako lehengusue zan. Ta, ha hil zala ta banderiaz, neu be akordetan naz! Zelan zabaldu ioskun erakusten erun oskun maistriek bandera horriaz ta ba, besten bat es oskun eruten, baia haixe bai, erun oskun! Haixe erun oskun ta ikusi noan neuk be banderiaz! Iasta, ta gero bueltan zera ta batei, Gorrixen aite, ama, aite ta Rusuenai, Gorrixenai ez otsien ebai ulie, beste Rusuenai ulie ebai otsien! Orduko denboran! Hori, ointsu hil da andrie! Bai, erreketieke jun ziela hara ta ulie ebai ta kito! Ba bestien e gixona be kartzelan alkatie izen zan hemen orduko denboran ta ba alkatien andrie zala ta ba, ulie ebai ta kito! Ez? Holako kontuek hemen gerra denboran asko pasau die.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia