Andoain (Gipuzkoa)

Bigarren epaiketan jakin zuen zergatik epaitzen zuten

Bigarren epaiketan jakin zuen zergatik epaitzen zuten Aita kartzelan sartu zuten, eta bigarren epaiketa egin ziotenean jakin zuten zergatik eta nork salatu zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita kartzelan sartu zuten, eta bigarren epaiketa egin ziotenean jakin zuten zergatik eta nork salatu zuen.

Transkripzioa

- Ta kartzelan sartu zeatik in zuen?
- Joe, ba bai, esango dizut. Aurrenekoan ez genikin baiño biarrenean bai. Sartu zuten zazpi, eta gure etxeko goiko bizilaun bat zan maixua. Ta zakan seme bat Legiyuan (Legión) ta beste semia fraile izanduba zean zakan, militarretan, alfereza, "como alferez". Ta hua're hari're denuntziya zun "maestro sin dios". Republikak eman zun ordena kentzeko gurutziak eskolakuak ta harek obeditu zun. Baiño ez, baliteke igual ez zan ezer baiño republikanuan... Ta bueno, sartu zuten kartzelan. Juiziyua atera ta hari're hoita hamar urte. Ta etorri zan fraile hoi, semia ta hasi zan muitzen. Joe, ta "renovación de juicio" kontsegittu zun. Biarrenian, "la renovación" nahita nahi ez, denak jun zian, zeak, denunziantiak jun zian ta ordun jakin giñun zein zian denunzian,tiak, ze ze denuntzi zian eta horreatikan. Fraile horrek, gure bizilaunak, harek zakan "denuncia de maestro sin Dios". Ta horreatikan hoita hamar urte eman zituen e. Gure aittak, berriz, zakan "por reuniones clandestinas en la barbería". Ta horreatikan eman ziyoen hogeita hamar urte. Ta jakin giñun zein zian. Bizilaun horrek, harek muitu zunak zakan ba... Agirre zan, Subijanan lanian iten zun, baiño karlista, denuntziya.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia