Joxeba Amutxastegi Aranzabal
Andoain (Gipuzkoa) (1927-2014)
Biografia
Andoaingo Zumea kalean jaio zen eta hiru seme-alabatan gazteena zen bera. Ama Villabonakoa zuen eta Andoainen neskame zegoela ezagutu zuen bere aitak (andoaindarra zen azken hau). Aita bizargina zuen eta amak ere, ezkondu eta gero, ile apaintzaile ikasi zuen elkarrekin lanean aritzeko. Etxean bertan ireki zuten ile-apaindegi edo bizartegia eta gasolindegia ere bazuten etxe aurrean. Gerra Andoainera iritsi zenean, gasolindegia eta bizartegia kendu zizkioten eta aitak ihesi egin zuen Bizkai aldera. Itzultzea erabaki zuenean, preso hartu zuten eta aurrena Andoaingo kartzelan eta gero Ondarretan eduki zuten. Bera joaten zen jatekoa eramatera baina 32 hilabete eta gero aske utzi zuten aita. Arrantzan asko aritzen zen txikitan eta afizioarekin jarraitu du azken urteetan ere. Andoainen bizi izan da beti eta bere emaztea Andoainera txikitan etorri zen Errioxako emakumea da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AND-067 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa | ||
AND-071 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute