Andoain (Gipuzkoa)

Aita salatu zuena oso gertukoa zen

Aita salatu zuena oso gertukoa zen <p>Aita bilera klandestinoak egiteagatik eraman zuten kartzelara. Salataria aitaren aitajaunaren semea izan zen. Lehen herritarren artean lagunagoak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita bilera klandestinoak egiteagatik eraman zuten kartzelara. Salataria aitaren aitajaunaren semea izan zen. Lehen herritarren artean lagunagoak ziren.

Transkripzioa

- Nere aittak zun denuntziya, "si esto..., reuniones clandestinas". Ta zein zan denuntziantia? Nere aittan aittajauna, haren semiak. Nere aittan aittajaunak, haren semiak denuntziatu zun.
- Familikua zan?
- Ez, ez, ez, ez. Aittajauna ordun ez zan. Hi, horreatikan esaten dizut, krixton kanbiyua eman deu bizimodun e zea, denak launak zian, zea amistadia eo: "Hi familiya izandu dit eta nahi al dek izan aittajauna?". “Bai!”. Aittajauna.
- Familikua ez baiño launa.
- Nere aittonan launa. Ta zer jarriko diogu, ta Estanix. Hola, hola zian gauzak ordun.
- Ez zan arrazoi haundirik behar ordun batek bestia... Ezin ikusiya eo zer zan?
- E... gaztia. Nere aittajaunan semia gaztia; ta ze? Zea ordun in zuen zeak falangista ta ez dakit ze ta badakit zer ta. Denda aurrian ta semiak denak atea zian ba karlistak. Enkanbio, gero haren arreba ezkondu zan nazionalista batekin. Ta tira, hola zian gauzak.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia