Sukarrieta (Bizkaia)

Arana Goiriren alarguna kartzelan

Arana Goiriren alarguna kartzelan <p>Espainiako Gerra Zibilean Bilboko Maria Mu&ntilde;oz kaleko kartzelan egon zen Itziarren ama. Seme jaioberriarekin eraman zuten bertara. Han Sabino Arana Goiriren alarguna, Nikole Atxikallende, ere egon zen. Itziarren amak esan zion ez esateko Arana Goiriren alarguna zenik, bigarren senarraren alarguna zela baizik; izan ere, bigarrenetaz ezkondu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SUK-005-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Espainiako Gerra Zibilean Bilboko Maria Muñoz kaleko kartzelan egon zen Itziarren ama. Seme jaioberriarekin eraman zuten bertara. Han Sabino Arana Goiriren alarguna, Nikole Atxikallende, ere egon zen. Itziarren amak esan zion ez esateko Arana Goiriren alarguna zenik, bigarren senarraren alarguna zela baizik; izan ere, bigarrenetaz ezkondu zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze egon zan zure ama kartzelan?
-Itziar: Nire ama kartzelan ume jadxo barridxegaz bi-hiru hillabete edo holan, ta tokau jakon jutie Maria Muñozera.
-Leonor: Saturraranen ez zien egon hor horrek?
-I.: Ez, horrek izen zien Maria Luisan ama ta.
-L.: A! Egixe! Maria Luisana ta, Celia ta Susana ta ezta?
-I.: Celia ta, baina jungo zien batetik bestera. Nik ez dakit gure amagaz baegoan, baegozan horrek edo horrek eroan ebezan zerera.
-L.: Saturraranera?
-I.: Saturraranera. Bueno, ba ama egon zan horregaz, “con la Nicole”.
-L.: Nicole, Nicolasa, Nicolasa euki eban izena.
-I.: Nicolasa Achicallende. Eta esan eutson, “Zuk Nicole esan bihar dozu que no eres viuda de Sabino Arana” diño, ez jako konbeni horreri “que es viuda de Sabino Arana”.
-L.: Klaro, “porque si no le meten mas dentro”.
-I.: “Zuk esango dozu zarela viuda de Alegria”. Ze ezkondu...
-L.: Sí, despues ezkondu zan con Alegria.
-I.:Con Alegria, sí.
-L.: Con el tío de Mari Tere.
-I.: Bera zaharraue Alegria baiño ez dakit zazpi urte edo geidxau.
-L.: Bai, izengo zan. Ta kapitxena izen zan ademas.

Egilea(k): Jaione Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia