Leonor Izagirre Iturbe
Sukarrieta (Bizkaia) (1921-2019)
Biografia
Sukarrietako Arrospe baserrian jaio zen. Aita bertakoa zuen, harrobiko hargina; ama, ostera, Busturiko Madariaga dorretxekoa. Zazpi neba-arrebatan gazteena eta alaba bakarra izan zen. Primo de Riveraren garaitik XXI. mendera arteko Sukarrietako lekukoa izan da Leonor. Baserriko bizimodua ardatz izan zuen familia honek, Gerra Zibilaren eraginak hurbil ezagutu eta jasan zituen. Neba bat Agirre lehendakariaren eskolta izan zen eta Iruñeako San Kristobalgo gotorlekuan izan zuten preso. Beraiek jaioterria utzi eta batetik bestera ibili ziren ebakuatuta: Bakio, Bilbo, Ortuella... Sukarrietako herriaren eta bertako bizimoduaren berri eman zigun Itziar Goirigaz batera egindako elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
SUK-005 | 2014 | Sukarrietako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Ainhoa Zabarte Narbaiza | ||
SUK-006 | 2014 | Sukarrietako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Ainhoa Zabarte Narbaiza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute