Lekeitio (Bizkaia)

Aita kartzelan eta langile-batailoietan

Aita kartzelan eta langile-batailoietan <p>Bere aita batzokiko atezaina zen. Atxilotu eta langile-batailoira eraman zuten: heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Kapitainak indultua eman zion, antza, egunero elizara joaten zelako-edo. Bitarte horretan, etxean ez zuten aitaren berririk izan. Bueltatzerakoan, arotzerian jarraitu zuen lanean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere aita batzokiko atezaina zen. Atxilotu eta langile-batailoira eraman zuten: heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Kapitainak indultua eman zion, antza, egunero elizara joaten zelako-edo. Bitarte horretan, etxean ez zuten aitaren berririk izan. Bueltatzerakoan, arotzerian jarraitu zuen lanean.

Transkripzioa

- Aitxe kartzelan zer dala ta? Edo zelan harrabe ebien? Bueno zer dala ta imajinetan dot baiña…
- Porque gure aitxak dana euki eban. Batzokiko konserjia zan, "conserje de batzoki". Ta orduan euki eben danak ganera “pena de muerte”az euki eben. Ta gure aitxa beti elidxakua ixan dalez, ta beti elixara, ta ba deitxu eutsan kapitxanak-edo ta: “Hay una denuncia para usted, o lo que sea. ¿Usted que ha hecho?” “Nada, yo he sido conserje del tal, conserje de batzoki.” Ta solta ebala ta : “¡A trabajadores!”. Ta solta ebala: “¡A trabajadores!”. […] urte askuan
- Ta zer da hori, “trabajadores”?
- “Batallón de trabajadores”.
- Ta nun egon zan? Nungo trabajadorietan?
- Bueno nun ixan zan, hortik, Katalunia bueltatik hor ziher.
- Beti be beste lekitxar batzukaz edo?
- Ez, trabajadores danak.
- Ta lekitxar gehidxo euazan beragaz? Ez dakixu…
- Bai, batzuk bai baiña, danetariku, danetarikuk. Trabajadoriak zirian “trabajadores” ba biharra ein bihar ebenak han, zubidxak apurtzen zirinian ba zubi barridxak ein-ta.
- Ta denpora askoan egon zan?
- Bai, ez dakitx urte bi edo ein babazan han kartzelan..
- Eta indultua zelan etorri jakon-edo ba? Ze “pena de muerte” euki baban?
- Ba gero ein eben. Iksui eban eta kendu eutsan.
- Alaba: Horretxek kapitanak edo horrek kendu eutsan?
- Bai.
- Alaba: Ezaguna zalako edo?
- Ba ikusi ebalako elixara juten zala egunero komulgaten-ta. Ta ba bera be kontixu izango zan.
- Ta zuk bitxartien aitxagaz hartu-emonik-edo?
- Bapez
- Bapez, karatik ta bapez?
- Alaba: Nun daonik bez.
- Bi […] hortxen egon zan, baiña.
- Ta nork esan eutsun hor euala ba? A bueno gero berak, etorri zanian. Ta halako baten agertu ein zan.
- Bai. Gero aamitxu zanian ba…
- Agertu zan eta gero zer ein eban? Arotzeridxan segidu eban?
- Ze eingo eban ba. Ez euan biharrik, ez euan on Lekitxon daon, bueno ontxe bajonazua dauko, baiña ordun […] muellia arreglatia ta holakoxe zozer.

Egilea(k): Ane Koskorrotza Madarieta (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia