Markina-Xemein (Bizkaia)

Kartzelako baldintza eskasak

Kartzelako baldintza eskasak <p>Kartzelan, lurrean zeuden koltxoietan egiten zuten lo. Zigortu zituztenean, 3 zigortuek elkarri helduta egiten zuten lo. Jatekoa eskasa zen, ur zikinagaz egondakoa. Han ez zegoen higienerik, ez baitzuten ia urik. Markinako batzokiko emakumeen taldean egon zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-012-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kartzelan, lurrean zeuden koltxoietan egiten zuten lo. Zigortu zituztenean, 3 zigortuek elkarri helduta egiten zuten lo. Jatekoa eskasa zen, ur zikinagaz egondakoa. Han ez zegoen higienerik, ez baitzuten ia urik. Markinako batzokiko emakumeen taldean egon zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen Oruekoa kontau dozunien, han zelan eitten zenduen lo, edo ze jateko edo?
-Han koltxoietan, lurrien. Ta kastigau giñuezanien, hor, esan dotsut, gernikarrak eta kastigau giñuezan hirugarren habitaziñora. Hantxe, San Frantziskoko ta inguruko pertsona koittauek, nahikue desgrazixe da euren gorputzek emon biher izetie, ezta? Hantxe kastigau giñuezan. Eta nik neuken koltxoi zabala. Ta ein genduen eskillara-buruen ipini, ta alkarri holantxeik kolpeta eitten genduen lo. Ta jan... platertxuaz juten giñen, burduntzalikada bat... de agua sucia. El caldo, agua sucia! Bufa! Baiñe bueno.
-Ze higiene klase edo?
-Urik ez geunken. Oseake, ekarten eben balde bat, ontzi bat, eta poto bategaz eitten zan lababuetara bota, han garbittu, ta gero ha beste poto bata, haregaz behiek garbitzeko. "El fregau con agua sucia". Andratxu bat euen, ume bategaz. Hantxe eskatu otsen bati: "Oye, me darías algo y te limpio yo la habitación?". Pentsau: "Le voy a hacer un favor a esta pobre mujer". Ta esan notsen ze: "Oye, mira, yo te puedo dar también una peseta si me friegas la..." "Encantada!" Umie euken ta hari jaten emon biher jakon. Halantxeik, urik ez geunken. Asike, "la limpieza brillaba por su ausencia".
-Zikinkerixe, zorrixek, ardixek eta?
-Guk ez gendun euki zorriik. Ardixek be pentseten dot billurtu eitten genduzela! Eta bueno, ha be probau genduen ta beste gauza batzuk be ikusi doguz.
-Zu emakumien taldien ibili ziñen?
-Emakumien taldien... Batzokixen? Bai! Ta biherra ein, bueno...!

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia