Kasilde Aginaga Barinagarrementeria

Markina-Xemein (Bizkaia) (1916-2012)

Biografia

Okerra kalean jaio zen 1916. urtean. Gurasoak ere markinarrak zituen: aita etxe azpian tailerra zuen zapatari ezaguna eta ama Urberuaga auzoko Belaustegi baserrikoa. 8 urtegaz joan zen eskolara, baina 11 urterekin "Erromonanekue" janari-dendan hasi zen lanean eta bi urtez egon zen bertan. Primo de Riveraren garaian, 7 urte zituela, galarazita zeuden mezuak, ezkutuan pasatzen zituen. Gerra aurretik hasi zen Esperantza lantegian lanean, eta 43 urtez egon zen bertan, azken 25 urteak zentralitan. Amak 'Euzkadi' egunkaria saltzen zuen. Aita kartzelan izan zuen eta zekien guztia kontatzeko biluzarazi egin zutela kontatu digu Kasildek; ondorio psikologiko latzak utzi zizkion eta handik gutxira hil zen. Familia abertzalekoa izaki, batzokiko Emakumeen Batzako kidea izan zen eta 1938. urtean Bilboko Orue txaleteko kartzelan hartu zuten preso. Epaimahai militar batek epaitu eta urte bete eta hilabete bateko zigorra ezarri zioten; azkenean, 6 hilabete eta egun batekoa bete zuen. Mutil-laguna ere gerratearen ondorioz galdu zuen, gerran zauritu eta gerraostean, ezkontzear zeudela, hil baitzen zaurien ondorioz. Gerra Zibilak erditik ebaki zuen emakumea dela dio.

Zintak

KodeaDataProiektua
MAR-012 2011 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-013 2011 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-017 2011 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-018 2011 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-069 2011 Ahaztuen Oroimena

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 11 urtegaz dendan lanean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Esperanzan 43 urtez Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Sabino Aranaren ogerlekoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Zekiena esan zezan biluztu zuten aita Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Atxilotu eta kartzelarainoko bidea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 "Emakume, nacionalista, propagandista, abanderada, peligrosa e indeseable" Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 "El palomar"en 11 egun zigortuta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Kartzelatik kartak hankartean atera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Kartzelako baldintza eskasak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Gudariei arropak atontzen batzokian Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Primo de Riveraren diktaduran mezuak barruko arropetan ezkutatuta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 1932.eko Aberri Eguna Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Aitaren zapatari-tailerra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 "Cara al Sol, al Sol que más calienta" Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Urraca Pastor Markinako karlisten 'Círculo Tradicionalista'n Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Jolasak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 Abesti bidez ikasi; esku-beharrak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
18 'Zurtasun-gogoa' eskola-liburua Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 Esku garbia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia