Markina-Xemein (Bizkaia)

Gudariei arropak atontzen batzokian

Gudariei arropak atontzen batzokian <p>Bere gurasoak domekero joaten ziren batzokira; edozer behar zenean, han egoten ziren. Frontean egon ziren gizonei arropak garbitzen eta atontzen aritu ziren. Orduan ezagutu zuen bere mutil-laguna; baina, ezkondu aurretik, hil egin zen gerrako zaurien ondorioz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-012-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere gurasoak domekero joaten ziren batzokira; edozer behar zenean, han egoten ziren. Frontean egon ziren gizonei arropak garbitzen eta atontzen aritu ziren. Orduan ezagutu zuen bere mutil-laguna; baina, ezkondu aurretik, hil egin zen gerrako zaurien ondorioz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gu domeketan, nire aittek eta amak... Aitte domeka guztixetan, lehen beste kafe batera juten zan, domeka guztixetan, baiña zeozer bazan, Batzokire. Hamen frentie euki gendunien, negue izen zan euritsue. Eta etorri ziren mutillek, hondatute, hortixik, Kalamutik. Ta ensegida deittu eben: "Kasilde –bixkorra izen naz, e! gaur ez, baiña bixkorra izen naz–, Kasilde, beittu, gudarixek etorri die, danak hondatute urez. Ta ia. Esan amai". Ta nire ama ta beste batzuk Batzokire. Eta ni etxeik etxe erropie batzen. Batzuk esaten osten: "Ene, pasadetako daukeu", "Ene, plantxetako daukeu". Ez, baiña Batzokixen egingo dogu /eingogu/. Eta holantxeik kendu geuntsezan erropa bustixek ta ipini genduzen erropa sikuekin. Holantxeik ein gendun biherra. Ta orduntxe topau neban hortxe dauen nobixue, gudarixe. Urte bixen ikusi giñen, gitxi, klaro, frentien euezan ta. Eta ezkontzeko berba eindde be gengozan, baiña lau hillabete aurretik hil ein jaten. Biherbada Jangoikuek esango eban: "Horri ganorabakuoi hoba nik mutille kentzen badotset".
-Gerran hil zan?
-Ez, gerra ondoren. Bixotzan onduen ei auken /ixauken/ metrailla zatitxu bat. Baiñe, bueno. Mutil ona, ona... Nitzako ez da egon besteik. Agertu die halako edo honako, agertu die, baiña ez, nitzako haxe!
-Nungoa zan bera?
-De Cruces.
-Ez zendun gure izen beste nobixorik?
-Ez! Nitzako haxe. Y punto! Lantzin behin esaten dotset: "Vaya faena me hiciste. Pero bueno, soy féliz!"

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia