Markina-Xemein (Bizkaia)

Primo de Riveraren diktaduran mezuak barruko arropetan ezkutatuta

Primo de Riveraren diktaduran mezuak barruko arropetan ezkutatuta <p>Primo de Riveraren diktaduran (1923-1931), batzokiko isileko kontuak prestatzen zituzten eta bere lehengusinak (<em>Euzkadi</em> egunkarian idazten zuen Etek) barruko arropetan ezkutatzen zizkion mezu horiek Garbi&ntilde;e izeneko bati emateko. Primo de Riveraren diktadura (1923-1931) hasi zenean, bere gurasoak negarrez ikusi zituen hainbat gauza erre behar izan zituztelako. Diktadura gogorra zetorrela eta dena erretzeko agindua jaso zuten Euskadi buru batzarretik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-012-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Primo de Riveraren diktaduran (1923-1931), batzokiko isileko kontuak prestatzen zituzten eta bere lehengusinak (Euzkadi egunkarian idazten zuen Etek) barruko arropetan ezkutatzen zizkion mezu horiek Garbiñe izeneko bati emateko. Primo de Riveraren diktadura (1923-1931) hasi zenean, bere gurasoak negarrez ikusi zituen hainbat gauza erre behar izan zituztelako. Diktadura gogorra zetorrela eta dena erretzeko agindua jaso zuten Euskadi buru batzarretik.

Transkripzioa

Beittu, nire umetako denporie esango dotsut. Eta oin noie, osta be, Batzokiko konture... Nik ikusi nittuzen... Primo de Riveran diktadurie etorri zan hogeta hiruen, ta amaittu zan hogeta hamaikan. Ta ni, txatxala handi bat... Eta nire lehengosiña bat, Ete, Euzkadixen idazten eban, neska balixokue, txeposie, belaunien tumorrak urten eta hankie ebagi ein biher izen otsen /izotsen/. Zan neska argixe.

Hak, mezetatik etxerutzien, gure aittai esaten ei otsen: "Bieldu gero umie, biher bat ein biher doste /bioste/ ta". Harek prestetan aben ixileko kontuek, Batzokiko ixileko kontuek. Esaten osten /esatosten/ eze: "Ia amak zelako barruko erropie ipini dotsun". "Bai, baiña ez da jai egunetakue, e, astegunekue da". "Bai, baiña astegunetan be zuri amak gauza politte". Neu konturetu barik, atzien edo dana dalakuen, papeltxue.

"Oin jun Garbiñena –Garbiñe zan beran lagun bat– eta erakutsi amak zelako erropie ipini dotsun". Zazpi urtegaz, bueno...! Sugelingerak baiño bixkorra pasetan nintzen. Han kentzen osten papela. "Yo era el enlace. Yo era Miguel Strogoff, el correo del Zar".

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia