Aramaio (Araba)

Primo de Riveraren eskolak

Primo de Riveraren eskolak Primo de Riveraren denboran, kaleko eskolara joatera behartu zituzten baserrietako ikasle denak. Diru isunak jarri zituzten eskolara joaten ez zirenentzako. Lau anai-arreba ziren. Aita etxekoa eta ama Gasteizko babes-etxekoa zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-074-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Primo de Riveraren denboran, kaleko eskolara joatera behartu zituzten baserrietako ikasle denak. Diru isunak jarri zituzten eskolara joaten ez zirenentzako. Lau anai-arreba ziren. Aita etxekoa eta ama Gasteizko babes-etxekoa zuen.

Transkripzioa

-Gero kalien, hor e...
-(Emaztia): gero "obligatorio".
-Ditaduria eon zan ba...
-Franco, a, Primo de Rivera?
-Primo de Rivera, bai. Haren denporia zan, ta, hori euenien jentia dana kaleko eskolara hemen. Kalian euen maixu bat; harek maixuak [...] eztakit urtebete baten ero, zenbait ingo eben. Denpora asko ez eben in. Gallegua zan ze hori.
-Maixua? Izena goguan dakotsu maixuarena?
-Txiki-txiki bat zan, baiña oin ahaztuta dakot, urte asko da ta!
-Oseake harekin urtebete egon ziñain?
-Urte bat, edo, eztakit neuk be. [...]
-Eta gero, ha fan zanian? Akabo eskolia?
-(Emaztia): Ha hemen euela geratuko zan. Obligaziñua kenduk euen hara fateko ta... akabo obligaziñuori!
-Orduan Primo de Riverak bihartu zinddueiñ danok kalera faten?
-Bai. Anaiak 15 pezeta pagau eben... honenbeste falta iñ ezkero multia eguen. Batzun batzuk lanien ta etxien in bihar ta... 15 pezeta kobrau otsain orduko zeien.
-Multia?
-Multia.
-Hori diru pillia izango zan, ezta?
-E?
-Diru asko izango zala orduan.
-Izango zan bai! Oiñ ezta asko baiña...
-Orduan eskolara ez fatiatik multia?
-(Emaztia):15 pezeta eguneko? Hori asko da, Iñaki.
-Ez, dana, dana.
-(Emaztia): a, dana!
-Faltau zittuan egunakatik, 15 pezeta.
-Eztakit zenbat faltau zittuen eta.
-Eta zuk zeuk etzeben faltau eskolara?
-Ez.
-Zenbat anae-arreba ziñain?
-Zenbat anai-arreba? Lau.
-Lau. Eta aitta hamengua zeukan zuk?
-E?
-Aitta etxekua?
-Bai.
-Eta ama?
-Ama zan... asilokua ha be.
-Asilokua ama?
-Bai.
-Vittorixakua ha be?
-E?
-Vittorixako asilokua?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia