Bermeo (Bizkaia)

Errepublikazaleei barre egiten zieten

Errepublikazaleei barre egiten zieten <p>Errepublika sasoian mitinetan eta manifestazioetan parte hartzen zutenei barre egiten zieten. Abertzaleei, aldiz, ez zieten akatsik aurkitzen. "Putasio" errepublikazalea aipatzen dute, Julita bere alabarekin ibili zen eskolan. Eskolan ez zuten aldaketarik sumatu errepublika heltzerakoan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-083-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepublika sasoian mitinetan eta manifestazioetan parte hartzen zutenei barre egiten zieten. Abertzaleei, aldiz, ez zieten akatsik aurkitzen. "Putasio" errepublikazalea aipatzen dute, Julita bere alabarekin ibili zen eskolan. Eskolan ez zuten aldaketarik sumatu errepublika heltzerakoan.

Transkripzioa

- Julita: Mitiñe eitten bai etorten ezan die, ta gu geuk, gaztiek ezaten ezan garizelez "Ei bitu, datozen dan-dan-danak horrek komunistek eta erreboluzionariuek danak die kojuek, danak die juosabuek". Ez jatzu akordaten?
- Luzia: Tuertuek, tuertuek juosabuek aitzakidxek.
- Julita: Geuk aitzakidxek ataten. Geu imiek ezan, geu gaztetxuek ezan, ta geuk dxakin kontraidxuek dizela haurek ta geuk esaten "horrek beitu dan-danak die edo kojuek edo tuertuek". Haulan etorten ezan dilako edo egune pasaten edo manifestaziñuen edo txarrauren bat eitten etorten ezan dilako, baie geu ba nazionalistek beti.
- Ta eskolan eta zuek diferentzirik igerri zenduen errepublika sasoien?
- Julita: Ez nik, ez. Ta ni Putasion alabigaz ibil naien eskolan, atziñeko Putasio.
- Nor zan Putasio?
- Luzia: Harek zer daki!
- Julita: Putasio deittuten ezan dotsoien, Putasio berari. Haurrek ezan die anaidxe bi, bat etorten da Bermiora ontze be zerak eta eitten, Bermioko lamerie be berak ein zauen. Hortik bizi de Donosti mandatik, Benitok amistadie dako nehiku beragaz.
- Luzia: Hektorregaz?
- Julita: Nestor.
- Luzia: Hektor Bastarretxea.
- Julita: Nestor Bastarretxea.
- Bai.
- Julita: Haren lehengusiñie ezan da, haren tio ezan da Putasio. Putasio izana imin dotsoiena.
- Luzia: Izizena.
- Julita: Izizena imin dotsoiena errepublikanuek.
- Luzia: Ta gehidxau Putasio.
- Julita: Ta gehidxau Putasio.
- Luzia: Lehen izen barik beti Putasio. Ikusi zu Putasio, ikusi zu Putasio?
- Julita: Gero Putasio...
- Luzia: Izizena.
- Julita: Ta nazionalistek datozenien Ape Marie! badakizu zelako mutillek dizen? badakizu zelako geuk, geuk bakizu zelako. Dana topaten ezan dun nazionalistentzako dana ondo.
- Luzia: Guriek beti onak, iñonak beti korkobaduek.
- Bueno esan dozu eskolan...
- Julita: Eskolan haren alabigaz ibiltzen eza naien ni ta Putasion alabigaz, Iziarregaz. Ba eguno neu ta bera lagun handidxek. Jardiñera dxutigaittik eitten ezan dotsaten trentxa bi okitzen ezan dotsuz lazuek kendu, berak esan da eitteko, haulan lazue jardiñera bota ta orain bille dxun bihar dozu /bizu/ ta berak haulan mojieri ta neuk be bai neuri da ta bille dxutiittik. Azkanien monjiek eitten ezan doskun patiñe-ta garbiten bota, bidxok, baie bertan, errepublikano, nazionalistek eta ez, eguno bez, eskolan eguno bez.
- Ez baia eskolatan ta kurtzak eta ez biezan kendu, kurutziek-eta?
- Julita: Bai kurtze santien...
- Ez baia kendu ez zauien kendu errepublikan ta erregien erretratuek eta horrek kendu?
- Luzia: Gaztiak orduen.
- Julita: Orduen e!
- Luzia: Orduen erregien erretratuek-eta.
- Kurtziek eta kenduta ez.
- Julita: Nik ez dot ikusi erregien erretraturik. Kurtziek eta kendute bez. Hori esaten ezan dauien kanpuen, baie gure herridxen ez, gure herridxek neuk daitzela.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia