Bermeo (Bizkaia)

Abertzaleak ez ziren 'Centro Republicano'ra hurreratzen

Abertzaleak ez ziren 'Centro Republicano'ra hurreratzen <p>Bere osaba bati txikiteoan zebilela errepublikazale batek labana sartu zion. Errepublikazaleak Lamerako kafetegi batean batzen ziren. Abertzaleak ez ziren sartzen horra, ezta ondotik pasa ere. Behin andre batek harriak hartzeko esan zieten bertara botatzeko, baina beraien mutil-lagunak barruan zeudenez ez zituzten bota.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-083-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere osaba bati txikiteoan zebilela errepublikazale batek labana sartu zion. Errepublikazaleak Lamerako kafetegi batean batzen ziren. Abertzaleak ez ziren sartzen horra, ezta ondotik pasa ere. Behin andre batek harriak hartzeko esan zieten bertara botatzeko, baina beraien mutil-lagunak barruan zeudenez ez zituzten bota.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Julita: Errepublikanuek, errepublikanuek, gure aittek eguno be ez dau gure ezan /guzan/ etxien, eguno bez, baie neu kanpotik entera. Lagunek dxun zien ba txikiteuen, auntxek ibiltzi lez, ta ein dotsoien bateri, neure tio bateri, kutxillue sartun batek konturetu barik ta odoletan planta ta "e, e" haulan hasi geure tio. Geure aitteri zoratu ein dxatso, baie esan bez berak nork ein tson. Gure aittek be esan bez nork ein tson, ezan die errepublikanuek. Hamen okin dxauie, han juidxe errepublikanuek, ta bapora be bada nazionalistie handik urten errepublikano lekora. Hori eitten ezan daui!
- Luzia: Atziñen politikigaz.
- Julita: Bai baie ostantzien haulan, hauri bai. Ta dendie be igual errepublikanuna ta horra geu be ez gariz dxungo, nazionalistek dauzeniko, hauna.
- Ta on zan Zentro Errepublikanorik-edo?
- Luzia: Bai, Zentro Republikanue Lameran.
- Julita: Baie ez da izan kafe bat baiño.
- Luzia: Kafie, baie.
- Julita: Bertan batzien izan die.
- Luzia: Baie banderie bertan. Haren banderien azpittik iñoiz pasa bez. Beste losara pasa ta bueltan, haren banderien azpittik pasa ez, ta pentsa bez. Neu ez, ez nai pasa sekule bez! Eitten ezan doten kantiñe ondora dxuen, Juaneneko kanpoko mandara aillega ta abante. Atziñe politikien ganien total on da...
- Julita: Ta andra batek esan doskun guri, neuri ta aiztiri ta beste aizte biri, saritan on gariz laurok, saritan aizte bi gu ta beste aizte bi saritan, ta andra batek: “zuek laurok tire orain biharra akaba du te Frantzunatxetara ta harridxekaz bete partikarak ta republikanora tire ta harridxe lantza!”
- Luzia: Kaferi.
- Julita: Dxuen ta gure aiztiek haulan: "nik ez dot eitten", "zer ba?" "Esteban dauelako han" Nobidxue berana.
- Luzia: Nobidxue.
- Julita: “Nik ez dot lantzako”, "Neuk bez". Ta gu pasa, laurok. Beste egunien: “ze in zu ba?" "Lantza du", "ta iñor anpara zue?" Neuk halan, honek dako balora. “Guk zer dakigu anpara badauien ba? Guk lantza duu”.
- Luzia: Guzurrek.
- Julita: Gero beste egunien dxun ta neure nobidxue bertan. Neuk lantza harridxe? nobidxue dxoteko? Ez nik. Ta ez duu ein eguno, baie gure aldien zaharra dana, hildxe dau atziñerik bera andrie, baie zaharra izan dala bera, balor txarragaz esaten ezan dosku hartziko harridxek ta dxuteko ta hareri botateko kristelak hausteko. “Ta barrun dxoten badauen?", "Ba dxoten badauen, dxo". On dalako bertan Lameran ba, kafien albuen, kafie ezan da bera be ta, leko onien on da, baie ez du ein eguno. Eruen bai indxu harridxek, berak andriek esan da, baie lantza ez.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia