Bermeo (Bizkaia)

Abertzaleak izan arren errepublikazaleekin ezkondu

Abertzaleak izan arren errepublikazaleekin ezkondu Beraien etxekoak abertzaleak ziren, baina beraien senarrenean errepublikazaleak. Hasiera batean, Julitaren amak "baltza"rekin, errepublikazalearekin, ibiltzearren errieta egin zion.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-083-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beraien etxekoak abertzaleak ziren, baina beraien senarrenean errepublikazaleak. Hasiera batean, Julitaren amak "baltza"rekin, errepublikazalearekin, ibiltzearren errieta egin zion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Julita: Gu orduen imiek, ta gu ba nazionalistek, ta gure gizonak errepublikanuek. Ta gure etxera etorri aitxe itsosotik.
- Luzia: Atziñen polikienganien Ape Marie!
- Julita: Ta beti haulan, beti haulan bekokidxegaz. Ta nik haulan amari: "ama, gure aitxek egunien egunien itxosotik bekokidxe dakar, ze indxatso ba?" Ta berak entzun: "ze in dxasten? Baltzakaz zabiltzizilako".
- Luzia: “Baltzak” errepublikanuek “baltzak”, “baltzak” esaten ezan dotsoien.
- Julita: "Baltzakaz, baltzak die" diñotsat. "Ta bai neuri esan dostie baporien, alabak han dabiltsuz, alaba bidxek baltzakaz" Neuk halan: “harek gizonak okin dxauie, dakoie inbididxe, eurek ein dosku errekadue ta eurek ez dulez guzan ta guzan dulez haunek ba, orain eurokaz gabiltzez”. Ta gero sumiñeri zemat gure, baltzari zemat gure, bera nazionalistie ezan da benetakue gure aitxe, benetako nazionalistie. Bai, Estellara be dxun zien aldeano dxantzitxe ta harrike ata zauien, kuadrillie dxun zan ta harrike atara, baie ezan da nazionalistie ta baltzakaz ta ikusi! Pentsa bez! ta gero sumiñik onena. Sumiñik onena gero baltza. Haulan.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia