Donostia (Gipuzkoa)

Zortzi urte arte Tolosan; aita alkate; batzokia

Zortzi urte arte Tolosan; aita alkate; batzokia <p>Zortzi urte arte bizi izan zen Tolosan, gerra etorri arte. Ikastola. Aitona diruduna zen, eta opariak egiten zizkien. Aita alkatea zen, aurretik aitona bezalaxe; kultur gizona ere bazen, euskaltzalea. <em>Antzerti</em> aldizkaria sortu zuen, antzezlanak idazten zituen. Tolosako batzokia. Orduko idazleak. Pena iruditzen zaio politika eta kultura banatu izana.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-061-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zortzi urte arte bizi izan zen Tolosan, gerra etorri arte. Ikastola. Aitona diruduna zen, eta opariak egiten zizkien. Aita alkatea zen, aurretik aitona bezalaxe; kultur gizona ere bazen, euskaltzalea. Antzerti aldizkaria sortu zuen, antzezlanak idazten zituen. Tolosako batzokia. Orduko idazleak. Pena iruditzen zaio politika eta kultura banatu izana.

Transkripzioa

-Eta denbora gutxian bizi izan ziñan han. Bueno…
-Bai, bueno, zortzi urte, zortzi urte. Gerra hasi zan arte, bai.
-Eta ze oroitzapen daukazu? Garai… zortzi urte arteko…
-Bueno ba aizu, daukat, e, ikastolaren oroitzapena. Han nitun lagunak, nere gurasoak, aitonak, aiton-amonak oso inportanteak zian gure giro hartan. Aitona zan diruduna, eta harek ematen zitun bizikletak eta holako opariyak. Opari nagusiak aitonak eiten zitun. Eta bueno, lehengusubak eta bakizu, haur baten… eta ni oso harro negon nere aita alkate zelako. E, eta bueno, haurraren… haurra, haurrak izaten (d)ituzten karajadak, e. Bai. Baiña ondo, bestela, aizu. Ta gero ba gerra hasi zan.
-Eta zure aita alkate zan.
-Alkate zan.
-Eta familiyan ez zan… aurretik ere alkate gehiyo izan zan.
-Bai, bai, aitona, bai.
-Aitona.
-Bai, bai, eta usten det nere birraitona, birraitona Berastegiko alkate izan zala /izantzala/. Labaiendarrak Berastegiko kasta gea. Berastegiko baserri batekuak.
-Eta, e, zure aitari buruz... bueno, alkate izan zan, baiña baita kultur eragillea...
-Bai, kulturgizona. Bai, bai. Beira, hor dao, hor daukazu nere aitak bere mahai gaiñean zeukan Lizardiren argazkiya. [...] zian benetan lagun miñak Lizardi, Ixaak Lopez, Orixe... Hoi, Juan Antonio Irazusta, Jose Izagirre, hoik denak euskaltzaleak ziren. Politikariak baiño gehiago kulturako gizonak. E, nere aita sartu zuten udaletxean, engaiñatu in zuen. Ez zeukan batere alkate izateko bokaziorik. Baiño zien kultur gizonak, euskaltzaleak. E, nolabait aizu ba oso paper, pixu garrantzitsua izan dutenak ba euskeraren berpiztean.
-Zure aita batez ere antzerki...
-Antzerkigilea, bai. Hori zan bere hobiya hori zan. Antzerkiak ein.
-Antzerti...
-Bai, bai, berak sortu zun, aizu, han rebista txiki bat, Antzerti. Beak ordaintze(n) zun, ama haserretzen zan, bere aita ere haserretzen zan. Gaiñea nere aitona zan… bueno, Argentinan sortua. Bere aita, bere aita Argentina jun zan /juntzan/ lelengo karlistada bukatuta ta, eta bueno, harrek ez zun /etzun/ bate… ez zan /etzan/ batere abertzalea, ez zen /etzen/, ez zun /etzun/, ez zitun batere estimatzen nere aitaren euskaltzaletasunak eta gutxiago oraindik bera alkatea izan Primo de Riverakin, Unión Patrioticakin, eta semea izan PNVren alkatea, herri berean, ez zizaiyon batere gustatu.
-Eta antzerkia idazten zun.
-Antzerkia, bai. Eta Tolosako Batzokiyan ba ematen zian bere, bere obrak. Garai hartan ez zeon /etzeon/ telebistarik, jende oso gutxik zeukan radiyua, eta batzokiyak izaten zian kultur zentro batzuk. Gaur eun ez dia /eztia/, ez dia /eztia/ kultur zentroak, hori, hori´re, hori´re galdu da. Nolabait aizu, ez dakit puskaketa, fraktura bat bezela gertatu da politika eta kulturaren artean. Garai hartako pixuzko gizonak, Aitzol eta hoiek, zea... Lizardi eta Orixe, hoik denak zer ikusirik zuten alderdiyarekin, PNVrekin. Gaur egun, aizu, PNV alderdi politikoa eta kulturaren mundua dijoa beste, beste bide batzutatik. Hori, hori tristura bat da, zeatikan azkenean ezin dezu politika bat egin ez badaukazu kulturaren oinarria. Herri ez bagera, herri aizu, diferentziatua ez bagea ez dago /eztao/, ez dago /eztao/ politikarako etorkizunik, e. Hori kontu... hori buruan sartu behar zaigu. E, ba politikako... politikan izaten ditugun exituak sor zizaizkiola kulturari. Ta ez badao kulturaik ez daola ezer. Euskera galtzen bada, zer gertatuko da Euskal Herriyakin? Ba desagertu ingo dala. Gaur egun hortan dabiltza sozialistak, e. Saiatzen ea lortzen duten euskaldun jendea espaiñol bihurtzea. Kostako zaiek!

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia