Ramon Labaien Sansinenea
Donostia (Gipuzkoa) (1928-2013)
Biografia
Tolosan jaioa, San Frantzisko kalean. Zortzi urtean bizi izan zen han, gerra etorri zen arte. Laskurain ikastolan ikasi zuen, euskaraz. Aita Tolosako alkatea zen, EAJkoa, eta gerran ihesi joan behar izan zuten; Zarautzera joan ziren, eta handik Oñatira. Gero Iparraldera joatea lortu zuten, eta 9 urte egin zituzten bertan, Donibanen eta Saran. Bertako ikastetxeetan ibili zen, eta bueltan, jesuitekin ikasi zuen batxilergoa, Donostian. Madrilen Kimika ikasi eta Erresuma Batuan ere ibili zen lanean, kontserba fabrika batean. Londres hoteleko zuzendari ere izan zen 15 urtean. 1980tik 1983ra Eusko Jaurlaritzako Kultura kontseilaria izan zen, eta EITB, HABE, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Antzerti eskola… hainbat ekimen bultzatu zituen. Ondoren Donostiako alkate izan zen, 1987 arte. Aditua zen Euskal Herriko historian, artikuluak idazten zituen hainbat hedabidetan. Berunezko soldadutxoak egiten zituen umea zenetik, baita saldu ere.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-061 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute