Donostia (Gipuzkoa)

80ko hamarkadako giro nahasia

80ko hamarkadako giro nahasia <p>1980-83 urteetan, Kultura kontseilari eta ondoren Donostiako alkate izan zen. Orduko giroa. ETAren eta Guardia Zibilaren atentatuak. Gehiengoa zuen EAJk Donostian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-061-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1980-83 urteetan, Kultura kontseilari eta ondoren Donostiako alkate izan zen. Orduko giroa. ETAren eta Guardia Zibilaren atentatuak. Gehiengoa zuen EAJk Donostian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bueno zu izan ziñan, 80tik 83ra, ez?
-83ra bai, bai, bai.
-Eusko Jaurlaritzako kultura kontseillaria?
-Bai, bai.
-Eta, ondoren, Donostiako alkate?
-Donostiako alkatea, bai.
-Eta Donostian, zeintzuk ziran erronkak garai hartan? 83an?
-Bueno, izate(n) zian problemak kalian, aizu pixkat iraultza giroa zeon, eta bueno ETAren atentatuak problema bat zian baiño baita ere Guardia Zibillaren atentatuak. Nik ez dakit hemen zenbat, zenbat erail zan, o erailketa izan genituen garai hartan, lau urte haietan baiño izango zian hogei baiño gehiyago, hogei-hogeita bost erailketa, ta joe alkatearentzat aizu ba, hilleta guztitara jutea ez zan broma eh, bazirudien kulpa alkatearena zela, juten baziñen Guardia Zibil baten funeraletara, jo! Goardia Zibillak baldin bazian montatzen zizkiaten kristonak. Juten baziñaren bueno ezker abertzaleko kide baten funeraletara besteak montatzen ziaten beste kristo bat, oseake bueno! Nik ez nitun problema haundiyak izan zeatikan lortu nun gehiengoa. Oseake PNVk atera zitun hauteskunde haietan hemen Donostian, dia 21, 21, 27 zinegotzi. Hoitatik bat alkatea, ta beste hogeita sei. Gu giñan, PNVkoak giñan hamar, ta nik egin nun pastela, Euskadiko Ezkerrakoa, biyakin bi zian, eta PPko beste biyakin. Eta hamar gehi lau, hamalau, mayoría absoluta. Hartze(n) genitun gure erabakiyak eta ez zeon problemarik. Hoiek izan zian kalekoak eta abar eta bueno, festibalekoak eta, aizu dena gelditu zan oso hankaz gora, festibalak bere kategoriya galduta zeukan, ta hamabostak… ya kategoriya galdua zeukan, Donostiak oso fama txarra zeukan. Aizu, abenidan sartze(n) zian etxebizitzak, aizu berrehun metroko etxebizitzak hiru milloi, hiru milloi terdi, erregalatu, jendeak alde ite(n) zun, beldurra zeukalako.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia