Donostia (Gipuzkoa)

Oñatitik Iparraldera, Ziburura

Oñatitik Iparraldera, Ziburura <p>Gogoratzen du txapelgorriak nola sartu ziren O&ntilde;atira, 1936ko udazkenean. Falangistak. Iparraldean 1945era arte egon ziren. Ziburun batu zen familia: osabarekin kaira joaten zen egunero, Bilbotik zetorren jendea ikustera. Santa Maria eskolan ibili zen. Bi bandotakoak zeuden han. Saran, Elbira Zipitria andere&ntilde;oarekin bizi ziren. Nolakoa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-061-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gogoratzen du txapelgorriak nola sartu ziren Oñatira, 1936ko udazkenean. Falangistak. Iparraldean 1945era arte egon ziren. Ziburun batu zen familia: osabarekin kaira joaten zen egunero, Bilbotik zetorren jendea ikustera. Santa Maria eskolan ibili zen. Bi bandotakoak zeuden han. Saran, Elbira Zipitria andereñoarekin bizi ziren. Nolakoa zen.

Transkripzioa

-Eta Oñatin gerra ez zenuten ikusi, ez? Ya… ez zan egon resistentziarik, Oñatin.
-Ez, ez zan eon, ez.
-Baiña…
-Nik hori holaxe, nola jetsi zian karlistak. Ez dakit, aizu, etxe hartatik ikusten (d)an bistakin, ez zan asko aldatuko gaur egun ere. Eta bueno, bai, txapel gorrik zian. Tiro batzuk bota zituzten. Izan zian, tiro batzuk entzun zian, ta han bazeon hoitako ze... transformadore elektriko bat, poste baten gaiñean, dana txoriz bete zan hua. Horik, horik ikusten ditut oaindikan. Eta pentsa, ai naiz, ai gea mintzatzen ba 36ko udazkenez. E, jo, oain dela ba zenbat... bua, ba hirurogeita, hirurogeita hamasei urte, holako zerbait.
-Eta kotxe txiki baten...
-Bi falanjista.
-Bi falanjista?
-Gaiztuak. Hoik, hoik in zuten, iten zituzten errepresiyuak. Jendea espetxeratu, denunzi, denunziyak jaso... tipo, tipo gaiztuak zian. “Verdugos”.
-Eta kanpotarrak ziran?
-Bai, bai, bai. Karlistak ez dakit ze tertziokuak… gehiyenak naparrak izate(n) zian, naparrak karlistak. Astokilluak, jeneralian.
-Eta gero, e Iparraldian zenbat denbora in zenuten?
-Ba Iparraldian jun giñan esan bezela hogeita hamaseiyan, eta bihurtu giñan berrogeita bostian. Beatzi urte.
-Beatzi urte.
-Bai, jun giñan… nere aitak eman zun dirua hamabost eguneako. Eta egon giñan beatzi urte. Baiño ondo.
-Eta hango bizimodua nolakua izan zan?
-Bueno, mota askotakua. Nik, bueno… Ziburuan ni akordatzen naiz joaten giñan… bizi giñan aizu, familiya in zana /intzana/ zan batu. Osabak, denak bizi giñan etxe berian. Zigarrola izena zun etxe berian, Ziburun. Ta goizero gu juten giñan, nere osaba bat, Jexux, eta neroni, juten nitzan berarekin kaiyera ikustera aber ze jende zetorren Bilbotik. Zeatik jendea ai zan ebakuatzen Bilbotik. Etortzen zian merkantetan, ontzi merkantetan, baiño armada inglesak eskoltatuak. Batzuek zea, destruktore batzuk eta abar. Eta orduan harea juten giñan, eta bueno, ni hasi nitzan han Santa Mari eskolan, kolejiyuan. Han geuden haur emigratu guztiak, zortzi urtekuak eta hamabost urtekuak, danak klase berian, eta liburu bat eman ziguten, dikzionariyua. Nik ez dakit, dikzionariyua irakurtzen eo ulertzen… ez genun golpeik ematen, beti politikaz mintzatzen… […] blablabla gue artean. Zeatik zeudezen bi bandokuak: katalanak, republikanuen beldurran harea, han kokatu ziranak eta abertzaleak, hemen […] zan izugarrizko nahaste-borrastea. Baiño bueno, ondo bizi giñan Donibanen, eta esan bezela, gero ba ya Santa Maria utzi eta jun giñan Sarara. Eta gue etxean bizi zan, Saran bizi zan Elbira Zipitria. Andereño bat, oso famatua bere garaiyan. Ta baiño, zan, aizu, izugarrizko… Nemesio Etxanizek esan zun /esantzun/ bezela, aizu, jo… “aboa hortzez betea daukan neskazahar ozpindua”, esan zun /esantzun/ apaizak. Kriston kunplidua in zion, baiño ni izan nitzan Saran bere ikasle bakarra. Horrek badu meritua, e!
-Eta zu bere ikasle ziñan orduan…
-Haren ikasle bakarra, horrek meritua dauka.
-Eta berak, e, gerra aurretik ere ikastola…
-Bai, bai, hemen, Donostiyan. Bai, Orixe ikastolan, bai.
-Bera ibili zan ikastolan...
-Bai, bai, gaiñea andereño oso ona zan. Oso persona... metolodologia ona zeukan, eta beti saiatzen ai zan metolodologia berriyak lortzen, eta bai, bai. Andereño bezela oso ona zan. Baiño...
-Zorrotza.
-Bai, persona zailla zan, eta bueno, ni akordatzen naiz Prefetenean gauero entzuten zun radio espaiñola. Eta entzuten zun Queipo Llanok botatzen zitun astakerik. “Los sacerdotes vascos no son sacerdotes, son socerdotes”, holakuak, baiño, baiño… ta bea negarrez gauero, nik ikusten det oaindikan Elbira nearrez, Queipo Llano entzuten. Baiño hori pixkat masokista zan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia