Markina-Xemein (Bizkaia)

"El palomar"en 11 egun zigortuta

"El palomar"en 11 egun zigortuta <p>Kartzelan 11 egun zigortuta egin zituen "el palomar" deitzen zioten tokian. Bera eta beste bi zigortu zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kartzelan 11 egun zigortuta egin zituen "el palomar" deitzen zioten tokian. Bera eta beste bi zigortu zituzten.

Transkripzioa

Jagi goxien... bueno, guk ein genduzen hamaika egun, kastigaute, "en el Palomar". Beittu, hondiño bizi zan nire ama, ni kartzelan nenguela, eta egun baten abixau osten, ba, bisitteta etorri biher ebala /bibala/. Bilbon bizi zan nire aizta bat, ezkondute, eta haretxegaz etorriko zala. Euezen gernikarrak, lehengosiña bi euezan, Fidela Izagirre... ta bestie ez dakit zelan zan. Ta urten genduen, ba, jakitta ya zer esaten oskun /esatoskun/ edo. Baiñe Larrinagatik etorten zien Oruera, han barriketaldixek eitta, "un funcionario"... eurek jakingo eben ze konbersaziño eitten eben /eitteben/, ze presa bi be hantxe egoten zien ta. Juakina Goitia, arratixarra, demoniñue baiño txarra zan ta... Hantxe hirurok, ta esan eban /esaban/ gernikarrak: "Nik dauket tiñu ona. Ointxe bota txistue, ta hor zerak dauken bolitxie apareauko neuke". Bota eban txistue, ta efectivamente! Barre! Ta horretan entzuten dot /entzutot/ atzeko atie, krixeden atiek euken txirriii eitten ebana /eittebana/. Begittu dot atza, ta Juakina Goitia! Etorri zan, kolpe osten, esan osten eze: "¿Quiénes han sido las otras?". "A mí ya me ha cogido. Yo no tengo por qué decir quiénes han sido las otras". Bestik sartu zien koltxoien, ta nik ikusten neban gernikarran abarketa zurixan musturre. "¿Qué hacías aquí?". "Pues nada". "Pues me tienes que decir quiénes han sido". "No, yo no". Ta ikusi eben lez hain gogor geratu nintzela, bixek urten eben /urteben/. Bestie zan Deustukue. "Hemos sido nosotras". Esan otsen Gernikakuai: "Fidela, con el buen comportamiento que tuvieron la vez anterior, y hoy escuchando". "No, no estábamos escuchando. Queríamos saber si venía mañana la madre de Kasilde. Y punto!".

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia