Markina-Xemein (Bizkaia)

"Emakume, nacionalista, propagandista, abanderada, peligrosa e indeseable"

"Emakume, nacionalista, propagandista, abanderada, peligrosa e indeseable" <p>Bilboko Orue txaletean, kartzela jarri zuten eta Kasilde bertan espetxeratu zuten. "Emakume, nacionalista, propagandista, abanderada, peligrosa e indeseable" izateagatik epaitu zuen epaimahai militar batek. Urtebete eta hilabete bateko zigorra ezarri zioten; azkenean, kartzelan bertan ezagutu zuen senitarteko bati esker, 6 hilabete eta egun batekoa bete zuen. Kartzelan inori kalterik egin barik bizitzen ahalegindu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bilboko Orue txaletean, kartzela jarri zuten eta Kasilde bertan espetxeratu zuten. "Emakume, nacionalista, propagandista, abanderada, peligrosa e indeseable" izateagatik epaitu zuen epaimahai militar batek. Urtebete eta hilabete bateko zigorra ezarri zioten; azkenean, kartzelan bertan ezagutu zuen senitarteko bati esker, 6 hilabete eta egun batekoa bete zuen. Kartzelan inori kalterik egin barik bizitzen ahalegindu zen.

Transkripzioa

-Txalet bat zan, hango uzabak urten ein biher izen eben /izeben/ eta ipiñi eben "Prisión de Mujeres". Bueno. Ataa giñuezan hiru edo lau andrazko ofiziña batzuk garbitzeko. Urten osten /urteosten/ juizixuek. Juzgau niñuen "Tribunal Militar, en María Muñoz", hantxe behe aldien, Bilbon behe aldien. Jarri nintzen lau mutillegaz. Ta harek mutillek euken: Bilbo bonbardeau eben eneruan lauen, eta handixek denpora gitxire ein eben /eiben/ "asalto a la cárcel de Larrinaga, Cabo Quilates, Ángeles Custodios", enfin, eta ein eben hilketa handi bat, ez da deretxoik. Bien! Harek hoixe akusaziñuoi euken. Ta eurek esan eben /esaben/ "que ellos, a esa hora, estaban jugando al futbol en la campa de Basarrate, que la campa Basarrate está en Santutxu". Deitzen dotse /deitsotze/ baitte be, "La Campa del Muerto".

"Casilda Aguinaga! Emakume... Nacionalista, Emakume, Propagandista, Abanderada, Peligrosa, Indeseable!" Bueno. Sartu zien delibereta, ta urten eben, ta harek lau mutillek libre, ta ni "un año y un día".

- Kartzelara.
- Bai. Baiñe sartu nintzenien ipini niñuen salaik onenetaikuen, ezta? garbitxua giñoiezelako edo. Ni luto huts-hutsaz, baltz-baltz, rubixa-rubixie, hogeta bi urte... ta etorri jaten andra bat, ta esan osten eze (bueno, erderaz ein gendun baiñe): "Nungue zara?" esan osten. "Ni, Markiñekue". "Ene, neu be Markiñeko jatorrizkue naz. Nik lehengosiñak neukezan Markiñen. Bati Martina jakon izena... edo jako". "Ene, neure ama be Martina da". "Ni naz Arakistain". "Ene, neure amak be bigarrena Arakistain dauke". Ta zien lehengosiña karnalak, ha andrie ta nire ama lehengosiña karnalak, neba-arreben umiek. Ta, bueno, ba, egon giñen berbetan, ta esan osten, eze: "Beittu..." Gero urten osten /urtesten/ juizixuek, ezta, ta esan osten eze: "Neure lobiai deittuko dotset. Nigaittik ezin izen eben ein ezer, ez ekixelako nun nenguen, baiñe deittuko dotset /deittukotset/ neure lobiai, abogaue zan ta, ta haretxegaz berba eingo dozu". Ta halantxeik arratsalde baten etorri ein jaten. Ta egon zan... baiñe sinpatikuau ezin, e! Ta esan osten: "Mira por donde, sin saber tengo familia en Markina". Ta haretxek biherra eindde, beste txapelgorri karlista bat eta falangista batek be ein eben berba, konportamentu ona euki nebala ofiziñak garbitzen, eta sei hillabete eta egun batera bajau osten kondenie. Ta, bueno, bete neban neure kondenioi, ta etxaa! Aitte hil zan hirorogeta lau urtegaz. Etxera sartu zanien amai esan ei otsen /eixotzen/: "Ama, billuztu ein nabe". Haretxek, billuztu biherrak... Eske, zu, zeu ointxe billuztuko ziñake hamen, iñon aurrien? Ez! Erun ziñeke eskote bat nahi dozun lekuraiño, baiña billuztu ez, ta gaiñera jo be ein eben /eiben/, e. Galdu gendun aitte, ta nik neukezan hogeta bi urte.

Oruen, kartzelie izen arren, nik kondukta ona euki neban. Ze, ahal dala, ondo ein biher dozu /biozu/. Ez daukezu zetan egon beti, esaten dana Markiñen, esaten dana, ipurdi garbitzen egon, baiñe, ahal badozu, kalteik ein barik bizi biher da /bide/.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia