Markina-Xemein (Bizkaia)

Atxilotu eta kartzelarainoko bidea

Atxilotu eta kartzelarainoko bidea <p>Bere aita hil eta handik hilabete eta erdira, atxilotu egin zuten Zamudion, Esperanza lantegia bertan egon baitzen sasoi hartan. Atxiloketa momentutik Orueko txaleteko kartzelara eraman zutenekoa kontatzen du pasarte honetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere aita hil eta handik hilabete eta erdira, atxilotu egin zuten Zamudion, Esperanza lantegia bertan egon baitzen sasoi hartan. Atxiloketa momentutik Orueko txaleteko kartzelara eraman zutenekoa kontatzen du pasarte honetan.

Transkripzioa

Aitte hil eta hillebete t'erdire detenidu niñuen Zamudixon, ta erun niñuen, guardia zibil biren erdixen, erun niñuen. Ni jente askok ikusi niñuen, trenin pasau zienak, ezaunek eta. Ni trankil niñoien. Baiñe, Sondikerutz hartu gendunien, billurre sartu jaten, ze Sondiken berotu eitten eben /eitteben/ eta. Bueno, han itxi genduzen lehenengoko guardia zibil parejie ta beste pareja batek ta soldau bat. Urten gendunien kuarteletik esan osten /esaosten/ soldau, bueno, guardia zibil gazte batek: "Yo a ti no te llevaría ahora a Bilbao. Te pegaría un tiro y te dejaría aquí en la cuneta". Esan notsen: "Oiga, ¿qué le he hecho yo a usted para que me hable así?" Ta harek soldauek begitzen osten /begitzosten/ esaten: "Cállate, que éste es malo...". "Pues por vosotros estoy yo sin mi mujer". "Ahora, por ejemplo no, pero estuvo dos meses de recién casados sin la mujer". "¿Pero yo qué culpa tengo si fueron ustedes los que sacaron la guerra?" Bueno. Eta neukezan Bilbon sei guardia de asalto, kamioneta baten, ta erun niñuen "al chalet de Orue".

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia