Markina-Xemein (Bizkaia)

Sabino Aranaren ogerlekoa

Sabino Aranaren ogerlekoa <p>Bere etxean Sabino Aranak bere aitari emandako ogerlekoa zuten. Hauteskunde batzuetako aktak jasotzeko bere aita aukeratu zuen eta orduan eman zion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-012-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere etxean Sabino Aranak bere aitari emandako ogerlekoa zuten. Hauteskunde batzuetako aktak jasotzeko bere aita aukeratu zuen eta orduan eman zion.

Transkripzioa

Nire aitte zan kristiñau ona ta abertzale ona. Gure etxien ezautu dot nik bost pezetako ogerlekue esaten jakona, honakotxe diru ziderrezkue, Sabino Aranak, haretxek emonda.

Botaziño batzuk egon zien ta haxe aktie eruteko aitte elejidu eban, beste batzuen artien, aitte. Hogeta lau urte eukezan orduen nire aittek. Eta bueltan etorri zanien, haxe ogerlekue emon otsen /emotsen/. Ha ogerlekue gorde zan gure etxien, bueno, erlikixie lakotxie, neuk be ezautu neban ta.

Egun baten, gerrie pixkat amaittu edo ein zanien, esan eusten /esausten/ gizon batek eze: "Miren Kasilde, zuenien bazan ba ogerleko ziderrezko bat Sabino Aranak aittai emondakue?" ta "Bai", "Harek gaur balixo handixe dauke". Baiña nire aittai zorrak, "la deuda", billurre emoten otsen /emototsen/ eta, noz edo noz, gastau ein biher izen eban.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia