Markina-Xemein (Bizkaia)

11 urtegaz dendan lanean

11 urtegaz dendan lanean <p>Eskolara zortzi urtegaz hasi zen 11 zituela neskame lanetan hasi zen bere kaleko janari-denda batean. Egunean erreal bat eta mantenua irabazten zuen. Bi urtez lan egin ostean eskolara bueltatu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara zortzi urtegaz hasi zen 11 zituela neskame lanetan hasi zen bere kaleko janari-denda batean. Egunean erreal bat eta mantenua irabazten zuen. Bi urtez lan egin ostean eskolara bueltatu zen.

Transkripzioa

- Bueno ba heltzen zan domekie. Ni zortzi urtegaz hasi nintzen eskola juten eta hamaika urtegaz krixeda nenguen, neure kalien, jateko kontuko denda baten ta ein nitxuzen urte bi, "dependienta", eta zan: egunien erriel bat irabazten neban "venticinco centimos de peseta" ta "mantenido". Goxien juten nintzen, etxien eitxen neban lo, juten nintzen zortziretan ta eurek bizi zirenez bertan etxien, ba dendie zabaltzen eben /zabaltzeben/ zortziretan ta nik eitten naban dendie garbittu, losie garbittu ta, gero armozau. Oseake, nik neukezan armozue, bazkarixe, merixendie ta aparixe: "mantenimiento y un real al día"; ta aitxai erun notsezanien hogeta hamar erriel esan osten /esosten/, gure aitxan juramentu zan: "mekauen la sarten", "hau de diru pillue ekarri ostezune umetxue". Bueno, danak eitxen eban falta. Gaur diruai ez jako /etxako/ emoten balorerik, ez jako /etxako/ larrei emon biher, ta hoixegaitxik sekulo ez daukeu txakur txiki bat e, baiña diruai be beitxu ein biher jako /bijako/ osasunai leiñtxerik ta dana. Bueno, urte bi ein nitxuzen eta hasi nintzen barriro eskola. Osea, nik dakidan eskolako kontue da lau urtekue; oin, irakurtie asko gustetan jate ta ez dot pentsetan falta handirik eukiko dotenik /eukikotenik/, ze preguntetan dakit e!

Egilea(k): Miren Garcia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia