Lekeitio (Bizkaia)

Herriko etxeak garbitzera zigortua

Herriko etxeak garbitzera zigortua Sei hilabeteko kartzela-zigorra izan zuen, baina azkenik herritik ezin irtetea izan zen zigorra. Herriko txaletak, batzokia... garbitzera behartu zituzten; garai hartan batzokia errekisatuta egon zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sei hilabeteko kartzela-zigorra izan zuen, baina azkenik herritik ezin irtetea izan zen zigorra. Herriko txaletak, batzokia... garbitzera behartu zituzten; garai hartan batzokia errekisatuta egon zen.

Transkripzioa

- Eske erre erre baia zer entzun genduan. Erabilli gaittuzen "de la seca la a lameca. A! Sei hillabeteko kartzelia euki genduan, ta erabilli gaittuzen.
- Erraina: kartzelan ez ziran egon.
- Erabili gaittuzen. Kartzelia osake, ez, herrittik eukagun herrittik ez urteteko eta erabiltzeko geu lantzien txalet bat garbittuten. Batzokixa, lelengo-lelengo erain gaittuzen hori zan elizin ondun dona, Aroztegi├▒ekua, haixe etxia, sei laguneri. Ein genduan, edarto imini genduan garbittu-ta ederto imini genduan eta handik urten genduan. Gero, hori, batzokixen azpixa hori, ta topa eban ikurrin ederra batek, "Bitu Jesusa, neuk erungo dot etxera", imini eban haulan barrutik, eta "neuk erungo dot etxera ta neuk gordeko dot". Akordaneko zuk ez zendun ezetu-ta, hil ein zan gero, Akordaneko Pilar.
- Etxe zemat etxe, ze eitten zenduen egunero-egunero ipintzen eutsuen?
- Egunien-egunien haurra juten ta sekule emon bez ogi zati bat be, horra, zelaku da? "Caf├ę Puerto", Marina, Marinan. Haraxe patatak zurittuten, saarrak zurittuten, ta hantxe, sekule emon leike ba. Ta geure tia bertan e, tia! "Zeuek zarie" esan neutsan zelako [...] ein neban. Ez dxaten ardure orduan nigaittik be."Zeuek zarie" esan neutsan "gure kontrarixuk " esan netusan "zeuek ez gu!".
- Erraina: Han egoten zirin andrak nunguak zin? Falangistan barik zelan esaten jaken hareri?
- Txapel gorrixaz ibiltzen zirinak, txapel gorrixak.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia