Lekeitio (Bizkaia)

Portuan igerian

Portuan igerian Igerian abila zela dio. Kuleroak eta kamiseta jantzita bainatzen ziren. Portuan ikasi zuen igerian. Behin hainbeste ur irentsarazi ziotela gogoratzen du, burua uretan sartu ziotelako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-068 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Igerian abila zela dio. Kuleroak eta kamiseta jantzita bainatzen ziren. Portuan ikasi zuen igerian. Behin hainbeste ur irentsarazi ziotela gogoratzen du, burua uretan sartu ziotelako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero zuk ikesi zendun igeridxan? Igeridxan ikesi zendun?
- Bai. Igeridxan? Abillao nitzan mutillak baiño be.
- Baiña zer, trajebañue ta janzten zendun ala?
- Keba! Kamisiaz ta hareaz. Pantaloiakin ta kamisiaz. Ta gero jo, hori. Sikatu plantan, sikatuten harridxai jota.
- Ta umetan ikasi zendun, orduan?
- Bai, umetan.
- Isuntzan edo nun?
- Portuan, lelengo. Portuan.
- Orduan, portuan batez be umiak.
- Portuan eitten genduan. Ta ikaria Bittor barik eittiari ta horreri, Sokorrori, Sokorro ondarrutarrari. Agarra, hamendik hortik zihar: “dzanga, dzanga ta dzanga!”. Ta haunbeste ur tragaten, tragaten. Haunbeste denboran euki eusten halakuan. “Juidxixorik be ez daukazu-ta” andra guztik…Haunbeste denboran euki eusten urak ataraten. Baiña umetan, eurak…
- Bai zera!
- Nausitxuauak.
- Horrek baeukan nik baiño, Teresa-ta baiño zaharraua zan ta atara kontuk. Gero ba izan bazan beste bat, […ko] eban. Gero ba, ez zan umiekin sartzen, baiña.
- Ama ta aitxe, nungoak euki zenduzan zuk?
- Lekeittiarrak.
- Lekeitxiarrak, bidxek kalekoak?

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia