Eibar (Gipuzkoa)

Agorra eginez arrantzan; "txingia" eta "esparbela"

Agorra eginez arrantzan; "txingia" eta "esparbela" <p>Gerra aurrean Eibarko umerik gehienak errekan bainatzen ziren. Amuarrainak ere baziren eta asko harrapatzen ziren. Erreka garbi-garbi zetorren. Gerraostean zikintzen joan zen. Bartolo eta Agustin ez dira arrantzaleak izan, baina agorra egin eta ezkailuak harrapatzen ibilitakoak dira. Harriekin presa modukoa egin, erreka agortu eta handik ezkailuak eta loinak harrapatu. Lekurik onena Plazentzia-Maltzaga ingurua zen. Ibaiaren alde batetik bestera sarea bota eta asko harrapatzen zen. Sare horri "txingia" deitzen zitzaion. Esparbelarekin ere aritzen ziren. Horretan ezagunena "Ferruel" zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra aurrean Eibarko umerik gehienak errekan bainatzen ziren. Amuarrainak ere baziren eta asko harrapatzen ziren. Erreka garbi-garbi zetorren. Gerraostean zikintzen joan zen. Bartolo eta Agustin ez dira arrantzaleak izan, baina agorra egin eta ezkailuak harrapatzen ibilitakoak dira. Harriekin presa modukoa egin, erreka agortu eta handik ezkailuak eta loinak harrapatu. Lekurik onena Plazentzia-Maltzaga ingurua zen. Ibaiaren alde batetik bestera sarea bota eta asko harrapatzen zen. Sare horri "txingia" deitzen zitzaion. Esparbelarekin ere aritzen ziren. Horretan ezagunena "Ferruel" zen.

Transkripzioa

- Eta zuek, orduan, errekia ezautuko zenduen dana libre eta…
- Bartolo: Oin badaok, ba, boleria? Han bolerian kontra joian errekia lehen.
- Agustin: Indianokuan zerian eitten juan pare, tope.
- B: Gu gaztiak igarixan be einda gauazak hor gaztiak giñanian. Bolerian aurrian, bai.
- Bai, e? Ur asko zeuan?
- B: Errekia pasatzen zuan, ta [gerua gehixao] pixkat geldiunia eitten [juan] ta potzua jeuan han.
- Ariatzan?
- B: Ariatza esaten jakuan hari.
- A: Zelan dok hau, zera, Danelen-ta soziua...?
- B: Zera, Enrike? Franko?
- A: Ez, bestia.
- B: Bestia Sologaiztua.
- A: Sologaiztuak hor amorraiñak mordua hartzen jittuan. Gogorra zan ha peskan. Ointxe be bai, itsasuan be ibiltzen dok, baiña... Gaztetan ha gogorra. Ta amorraiñak hor…!
- B: Gerraostian harrapatuko jittuan.
- A: Gerra aurrian be bai.
- B: Gerra aurrian be bai, e?
- A: Gerra aurrian be bai. Mutikua ta gerra aurrian be bai.
- B: Gerra aurrian hau garbixa zuan ba errekia hemen.
- A: Bueno! Hemen zarbo-ezkailluak […].
- B: Bai, bai, arraiña asko euan hemen. Gero zikintzen juan zuan errekia. Zikiña botatzen ta…
- A: Bai, gerraostian be amorraiñak oindio egongo zittuan.
- B: Hemen amorraiñak gerraostian badakik nun zian mordua? […aneko] zubixa baeuan ba? Han zubixan potzua eitten zuan. Amorraiñak. Gerra denporan iñok be ez juan /etxuan/ peskan ein ta [enormiak], gehittu ein zittuan errekan!
- A: Bai, bai, fabrikarik be ez zuan egon […].
- Ez, ez, garbi errekia, garbi-garbi-garbi.
- Eta zuek peskan-eta eitten zenduen?
- B: Guk ez, gu ez giñuan horko maillakuak.
- Baiña mutikotan…?
- A: Bai, Txontan zarbu-ezkailluak edo Txontan…
- B: “Agorra eittia” esaten jakuan. Agorra. Agorra izaten zuan ezkailluak-eta harrapatzeko , ba, ura albora bota eta potzuan preso hartu ezkaillo mordua ta gero haretxek harrapau gero sariakin hantxe potzua einda. Agorra ein, ura etaratzen juan gero. Potzua ein ta gero ura etaratzen juan ta gero arraiña harrapau. “Agorrian” esaten jakuan horri.
- Zarbo-ezkailluak harrapatzeko zan hori?
- B: Ta loiñak be bai. Amorraiñak-eta, amorraiñak-eta harek ospa eitten juen, bizkorrauak zittuan, baiña bestiak inguruan ibiltzen zittuan. Barguak izaten zittuan, ba, haundixauak; barguak honenbeste ingurukuak be bai. Ta loiñak, ba, holakotxiak. Ezkailluak eurak izango zittuan harek haundi einda. “Loiñak” esaten jakuen; izaten zittuan honenbeste ingurukuak, gaurko sardiñen tamaiño ingurukuak edo. Baiña “loiñak” esaten jakuen.
- Nun harrapatzen zian horrek?
- B: Horrek…
- A: Hamen danian. Ta Plaentxiako errekia […].
- B: Hori Plaentxiatik Maltzagara bittartian…
- A: Erreka baztarretik bestekaldera “txingia” esaten jakon zer bat…
- B: Saria ipini batetik bestera.
- A: … batetik bestera. Ta gero aldia bixetatik harrixa bota ta…
- B: Astindu, mobidu ta arraiñari juan erain hara.
- A: … bota ta xertu ta han sartuta gelditzen danian…
- B: Sare estua zela izaten dan, sartzen zittuan ta “trak!” bertan geratu engantxauta.
- Eta hori zeintzuk eitten zeben, plaentxiarrak? Hala hamendik be bai?
- A: Ba, hamenguak be bai. Saria ekanak.
- B: Bai, Eibarren be baeuazen.
- Eta esan dozue “txngia” zala hori?
- A: “Txingia” esaten jakon, bai.
- Sariari esaten jakon?
- A: Bai, sariari “txingia” esaten [getsaun], punta batetik bestera.
- B: Ta esprabela zuan beste bat.
- A: Asko juaten zuan eta eurak be dedikatzen zittuan harrapatzera Maltzagako tabernia, han taberna bat egon zuan Maltzagan zubixa pasau ta gero eskumatara…
- B: Plaentzia alderako trenbide onduan.
- A: Oin [ez jakixat /etxakixat/] egongo dan ha tabernia, etxia egongo dok, seguramente, zubixa pasau ta eskumatara. Ta holan zer bat. Erromerixia be eitten zuan, gaiñera.
- B: Bai, domeketan erromerixia.
- A: Eitten zuan loiña-jana enjeneral hantxe. Han beti egoten zuan.
- B: Ta esprabelakin hori, “Ferruel” zuan gogorra. Harek… arraiña asko, ezta? Zera eitten juan harek: sare bat botatzen juan, “braaa!”, ta “brra!” batu gero, itxi gero, ta barruan arrain mordua ekarten juan harek. Maixua zuan ha, “Ferruel”:
- “Ferruel”?
- “Ferruel” jekan gaitzizena.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia