Zarautz (Gipuzkoa)

Arrantzarako orduak eta moilako giroa

Arrantzarako orduak eta moilako giroa Ze ordutan joaten ziren arrantzara: goizean eguna argitzerako itsasoan egoten ziren eta gauean ilundu arte. Bueltan etorritakoan saltsa jartzen zuten moilan gazteek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ze ordutan joaten ziren arrantzara: goizean eguna argitzerako itsasoan egoten ziren eta gauean ilundu arte. Bueltan etorritakoan saltsa jartzen zuten moilan gazteek.

Transkripzioa

- Ta ni goatzen naiz, este, hamen adoración nocturna-kuak meza goizaldian lautan izaten zan, ta hango irteeran gu han itsasoa, gu itsasoa presaka, ta. Zea, egoistak o anbiziosuak deitu izandu ziguen ta, ez zan anbiziyoik batere. Hura gustatzen, hura, [...].
- Noiz juten ziñaten? Ze ordutan, edo?
- Hara illunpian, illunpian. Batzuek euna zabaldu baiña bi ordu lehenuo igual. Baiña eguna zabaltzeako, han. Juten ez baziñan, ta jun ta harrapatu, jun ta hasten baziñan seituan harrapatzen, damu bat eukitzen zendun, lehenuo ez juna. Hortako ez ba jakin 'e, baiña, arrantzako kontuk hola izaten dia.
- Ta illuntzean, ta?
- Illuntzetan, ba, illundu are, illundu arte. Oain ez, oain beste zea batzuk dituk. Oain arratsalden zazpitan aspertu in al da? Itxea, entenditzen? Orduan ez. Orduan danak illundu arte, alkar jotzen ontziyak eta, ta. Ta geo moilla etorri ta moillan, aizu, danak batian, sarreran ta. Gu gaztiak eta.... Beti izaten zan erokeien bat. Nola izaten da? O zaata, o. O batek harrapatu zulako, bestiak ez zulako, batei hori gertatu zakolako.
- Diskuziyua?
- Bai, diskuziyuak ez, baiña...
- Xextra, xextra pixka bat?
- Bai, zea pixkat, anbiente pixkat. Ta gu gaztiak giñala, ba, bero in baldin bazun, ba, putzua salto, ta baiñatu, ta. Beste edadekoik baldin bazan adarra jo. Hala izaten da! Ez bagiñan gu 're santuak! Bakizu, oainguak 'e ez ta, lehengokuak 'e ez, ta...

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia