Zarautz (Gipuzkoa)

Txipiroien arrantza nagusi Zarautzen

Txipiroien arrantza nagusi Zarautzen Moilan izaten zuen bere txalupa. Ia 60 txaluparaino egon ohi ziren. Familia askori laguntzen zion arrantzak udaran, batez ere txipiroiekin. Ze arrain-mota arrantzatzen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-029-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Moilan izaten zuen bere txalupa. Ia 60 txaluparaino egon ohi ziren. Familia askori laguntzen zion arrantzak udaran, batez ere txipiroiekin. Ze arrain-mota arrantzatzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nun eukitzen zendun txalupa?
- E?
- Nun eukitzen zendun txalupa?
- Ba, uda... iya urte guztiya moillan.
- Moillan.
- Baiña geo neguan, zeara...
- Asko eoten al zian?
- E?
- Asko eoten al zian?
- Txalupak? Eon izandu dia berroeita hemezortzi 're, txalupa.
- Oain baiño askozez gehio.
- E?
- Oain baiño askozez gehio.
- Oan baiño lau aldiz gehio, o gehio. Baiña orduan txalupakin Zarautzan famili asko jazten zan, arrantza ondo ateatzen zan, arrantza ona iten zan. Txipiroiak beti diru iten zun. Eta, bueno, hoiek..., nola esaten da? Ba, ba, ba, [...] batzuk izaten dia onak, beste batzuk txar-txarrak, ez, tartekua [...] baezu, ya está. Ba, baiña udaran, udaran Zarautzan asko, jende asko jazten zan zeatikan, este..., arrantzatikan, txipiroitatik orduan. Bai, ba.
- Ze, ze arrain...
- Txipiroia.
- Beti, txibiya beti?
- Udaberriyan txitxarrua. Luego, igandetan ta, arrai-txikitan, kabrak eta hola. Baiña, hamen printzipalena izan da, este...
- Txibiya.
- Txipiroia, bai, txibiya.
- Eta, bestela, lupiyak ta holakoikan?
- Bai, batzuek kazan ta bai, baiña ez, hori, hori urriya izan da, urriya izan da. Batek egokitzen du, batei egokitzen du lupi bat harrapatzia, ta ya kontatu iten du, kontatzeko [...]. Baiña bestela, ba, normalena hamen txipiroita izan du. Zarautzan udaran eoten zan iya hondartza dana estali ontziyakin, ontzi txikiya, gu bezelakua, zean. Nik oain, aspaldi ez naiz jun, baiña, uain azkeneko urtetan, uain bada urte batzuk laga niyola, baiña, udaran, moilla, zea, hondartza azaldu ta ikusten baituzu hogei bat ontzi, txalupak, Zarauzko hondartzan, emozionatu ta dana iten da bat. Nolako gauza ederra dan hori, bai, ba. Ta gu eoten giñan, ba, igual esaten dizut, e, igual, igual, iya hirurogei ontzi eoten zian. Ta igual berrogei o gehio hantxe, danak alkarren koska pixkat jarrita. Hura polita izaten zan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia