Ermua (Bizkaia)

Txantxangorria

Txantxangorria Txantxangorriak konfiantza handia hartzen du pertsonarekin. Ilobari txorien berri erakusten.
Tamaina:
Txantxangorriak konfiantza handia hartzen du pertsonarekin. Ilobari txorien berri erakusten.

Transkripzioa

-Txantxagorrixa da txorixa konfianzia haundixa hartzen dabena personiakin. Nik hor txabola bat, esan dotsut, txabolatxo bat, ezebez, ez, da terreno puxkat eta lorak eta ipintzen. Lengunian be andriakin han nebilen. Areñeun, exakto, areñeun arratsaldian. Baiña, klaro, nik atxurtu ta berak lorak ipiñi ta bestia ta. Txantxagorixa metro bira. Edo gutxiao. Ni hamen lanian eta hortxe txantxagorrixa ta harutzatxuao andria ta. "Arantxa, horixe da txantxagorrixa, beittuizu zer dan, horixe da". "Hori txikixoi?", ta "bai, horixe da". Loibatxuai-ta esaten dotsa, Aratzek, urte bi dakaz eta: "Hau zozua ta txantxagorrixa", erakutsitta dakadaz. Badakiz, ama ta lengunian beranak estraiñauta: "Hau txantxangorrixa ta hau zozua". Eta esaten dotsa: "Txabolara jungo gaz eta ikusiko douz han txantxagorrixak" eta. Klaro, hori sarri ikusten da, zozua be bai ta txantxagorrixa be bai. Txantxagorrixa bertan kontinuamente, osea, konfiantza haundixa hartzen dau personiakin. Ez bajako molestatzen, bertan jartzen da. Eta, karo, atxurtu edo ein ezkero pixkat eurak ensegida datoz koko billa edo zeoze billa.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia