Arrantza kontuak: tresnak, arriskuak, lekuak

Arroketako arrantza ere egin izan du: karabineroak, lupiak.. Ze tresneria erablitzen zen. Arrantzan zebilela hartutako kolpeak. Barran ibiltzen ziren arrantzan. Garai hartan oinez haraino joatea neketsua zen. Nortzuk joaten ziren Zarauztik oinez.
Arrantza kontuak: tresnak, arriskuak, lekuak Arroketako arrantza ere egin izan du: karabineroak, lupiak.. Ze tresneria erablitzen zen. Arrantzan zebilela hartutako kolpeak. Barran ibiltzen ziren arrantzan. Garai hartan oinez haraino joatea neketsua zen. Nortzuk joaten ziren Zarauztik oinez.
Hizlaria(k): Makazaga Agirre , Ignacio
Herria: Zarautz (Gipuzkoa)
Proiektua: Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz
Data: 2005(e)ko maiatzaren 05a
Iraupena: 0:02:38
Erref: ZAR-025/017
Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Transkripzioa

- Ta ze gehio harrpatzen zan?
- Uuu! Nik, e..., nik arrantza asko in det. Asko. Ba, lehorretik izatekotan, ba, zea 're bai, esaten giñuna, karabiñero arrantza, eo donzellas, karraspiyo, ta zea. Baiño fondoa, ta urraburu, ta lupi, ta...
- Oseake, itxaso barrua 're jun ziñan?
- Ez, karretekin, baztarretik.
- A! Hori, baztarretik.
- Baztarretik, baztarretik. Baiño, bueno...
- Ze tramankulu ibiltzen zenun? Nola izena zuen tramankulu haiek, edo? Oain, oaingo igualak dia, o...
- Beno, zea hoiek, e... Esan dizutena, lupitako ta, aparejuk, uain bezelaxe.
- Uain bezelaxe.
- Kañaberak, karrete earrakin, ta. Kortxoa baldin baziñan, antxoa o. Fondoako ez, fondoako [aizarra] ta amar berdek eta... Arraia 're zean 'e bai, e: perka pillua ta, erla pillua ta. Hiru-lau aldiz erori. Baten gaiñea burun pasa, "hamendik ertengo al haiz?", pentsa zazu nola... Hoi, ta!, oaindikan arrai hua begi aurrian agertzen zat! Apasta botatzen jardun ta, bat 'e uste gabe bota ta hurre xamarren 'e. Ta jun naiz arraia hola zeatzea, ta, brit!, labaindu naiz antxoa ustelan gaiñen. Ertengo da laister, erten nitzan. Kaskateko earra hartu nun, baiño. Hartu ditut nik, e!, kaskateko dezentiak, eta. Beno, esaten due "hoi kolpe horren zea dek" eta, baiño nei ez zat, nunbait ez zat...
- Ta nun ibiltzen ziñan? Mollarri inguruan edo hola?
- Bai, ta barra asko. Ta barra juten giñan, goora iyo, ta han menditik. Oain, oain barra, ez du merezi. Eozein juten zaizu kotxiakin.
- A, hareaiño.
- "Y va cualquiera", nahi ditun guztiyak. Baiño leheno ez, leheno jun in behar zan. Oriyotik jun behar zuenak 'e bajamarren eo jun, ta geo, mendiz 'e... Ba! Ta gu 're oiñez erten, Zarauztikan, Zarauztikan juten ziana zan bat, Lorentxa fruteraneko mutilzaharra o ez dakit zer zan. Bestia..., hiru-lau bat Zarauzko kaletik barra juten zian. Errekondo 're bai, hor. Eta... gure andriai zea bialdu, apasta jarri zean, zaldiyan gaiñen. Gure etxeaiño [...] zeakin jun, ta geo handikan... Handikan 'e iyo in behar dia [...], handikan jatsi goitik behera. Ta arrantza iten bazu geo gora 're bai. Ba, halare, neke gutxi iten da arraia daonen 'e!
- Bai, ezta? Ondo, gustoa iyotzen da.
- Bai!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia