Zarautz (Gipuzkoa)

Hegaztien inguruko kontuak; pasa eta kontrapasa garaiak.

Hegaztien inguruko kontuak; pasa eta kontrapasa garaiak. Ehizarako zaletasuna ere izan du. Udazkena izaten zen alkanzuri eta galeperren sasoia. Uso-pasea Pilarika inguruan izaten da. Hegaberak beranduago. Kontrapasa martxo inguruan izaten da. Kukua asko entzuten zen lehenago, baina orain ez; Aia aldean, ostera, bai.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-025-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ehizarako zaletasuna ere izan du. Udazkena izaten zen alkanzuri eta galeperren sasoia. Uso-pasea Pilarika inguruan izaten da. Hegaberak beranduago. Kontrapasa martxo inguruan izaten da. Kukua asko entzuten zen lehenago, baina orain ez; Aia aldean, ostera, bai.

Transkripzioa

- Neguan, oingo alden beste negu batzuk iten zittun ordun.
- Bai.
- Ta, ehizan 'e apiziyo pixkat bai, ta.
- A, baita?
- Bai. Hola, basarriya laga baztarrea, ta ibiltzeko ez, e!
- Ez, hola, pixkat.
- Elurra iten zunen, ta. Geo goiz baten eo, bakizu, urten izaten zian eunak alkan zuriyanak, egaberanak, [...].
- Noiz izaten zian egun hoiek?
- Hoiek... Garai, garai haitan, uratzenen zan zea, alkan zuriya o esaten deuna, galeper ta. Hoiek, bai, nik... Eon zaitte, Pilarica euna, Pilarican lau kilo...
- Urrian izaten da hori.
- E? Pilarica euna, "en setiembre no es?"
- O setienbrian bestela, bai, hor ingurun da bai, Udara bukaeran behintzat.
- Bai. Pilarica oktubren da.
- Oktubren, ez? Bai, urrian. Hala uste det, bai. Hor izaten zan.
- Oktubren izango da Pilarica.
- Bai.
- Ordun izaten da uso pasa, kontrapasakua, kriston zea. Hegabera ya beanduxio.
- Beanduxio.
- Bai. Eta kontrapasa, hori pasaa, ta kontrapasa zan, berriz, martxon. Oaintxe izan da, oain izan da. Gure basarri aldian fenomeno zan.
- A, bai, e?
- Bai. Ta oain, kukuak 'e ez dia jotzen.
- Ez da? Ai, ba!
- Ta hala eo, hamen, Javier Beldarrainek eta [Pagoarra], ez dakit, Aian, [Pagoarra]. Ba al dakizu nun daon?
- Ez dakin nun daon, ba!
- Bueno, "ixildu gabe hemen da kukuba", ta.
- A, bai! Lehenguan Laurgain inguruan behintzat...
- Ikusten al dezu?
- Ikeagarri!
- A, hor!
- Ixildu 're in gabe kukua, bai.
- Mekaguen la letxe! Ta, nik, ez [...]. Nik dirua zea, txanponakin ta, ta.
- Hala esaten da, ez? Esaera bada, ez?
- Bai, bai...
- Patrikan dirua...
- Gure aita zanak 'e, bueno! Ta nik esaten diyot, hoi dek! Jo diek hurrengo urtian 'e! Nik urtebeteko plazua ematen diyot. Dirua ona izango dek, baiño kukua aitzia 're ez da txarra.
- Bai, polita izaten da. Ikeagarri omen dao, bai, Laurgain inguruan.
- Hala eongo da. Ta hamen, ez!
- Ta leheno bai, ordun, e?
- Puf! Hamen kukua, metatik meta ibiltzen zitzaigun geuri ta. Jesus, María ta Jose! Kukua ikaragarri zeon, ikaragarri! Ta basua ez baleo 're... bakau basua!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia