Antzuola (Gipuzkoa)

Ehiza kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-008-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ehiza kontuak. Aita ehiztari amorratua. Azken urteotan asko gutxitu da ehiza. Zozo eta birigarro oso gutxi ikusten dira. Gutxitzearen arrazoiak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña ez dao, ez dao hemen, kaza gutxi dao hemen. Lehen bai. Nere aitta kazari gogorra zan.
- A, bai?
- Bai.
- Ez nekixan ezer...
- Orduan kazaririk ez zeuan hemen, auzo danian gure aitta izango zan bakarrik. Bai. Ta Antzuola danian be oso gutxi, igual esku bittako bihetzekin kontatzeko beste igual Antzuola [danian] kazarixak orduan. Ta, klaro, basarrikuak eukitzen dabena. Erbixak gabaz jaten zeban, ta markau eitten zeban jandako [alpapetan], ibilittako lekuan ta jandako lekuan. Ta harek moztuta lagatzen zeban. Ta gero satsa be han eitten zeban; "tantuak" esaten jao erbi satsai, "tantuak". Ta han lagatzen zeban satsa be. Ta gero, erbixai gustatzen jakon paraje airosua gordetzeko, eguna gordetzeko ta lo eitteko, egunaz lo. Horrek gabaz ibili. Ta ya gure aitta zanak esperientzia hundixa eukitzen zeban, oso entendidua zan hortan. Ta harek gitxi gorabehera han etxeko [alpapetan] jaten zeben erbi harek jakitten zeban ehun metro kuadron barruan, gutxi gorabehera, erretirauta nun zeren. Eta kaza denporan, ba... Erbi asko jan giñuan guk, asko erbixa. Oillagorra ta danetik, gure gazte-denporan danetik. Kaza asko jaten zan gurian orduan. Orduan bai. Orduan, hamen, ze esango dotsut, ba, nik? Gure etxe inguru hontan igual hogeta erbixak igual egongo zian hementxe, hementxe bueltan.
- Ba, gero semiak bat be ez zate kazarixa, ez?
- Ez, ez, [gurian ez dabe kasorik ein]. Ez, oin gure biharrik ez dao, badao nahikua.
- Bai, bai...
- Badao nahikua.
- Bai, gehixegi.
- Bai. Ya gauza danak eukitzen dabe eren tamaiño bat. Ta ni ez naiz kazarixen kontrarixua ta ez besteik, baiña pentsatzen jat gehixegira jun dala, gehixegira jun dala, zeatik [egun] entzuten dittuzu, ba, sei-zazpi tiro ta batera. Eta ya horrek garbittasuna eitten dabe. Oingo repetidore horrekin garbittasun gogorra eitten dabela pentsatzen jat. Ez dao hemen, ez dao. Lehen zozua asko zan, ta ointxe punturarte edo egon da, baiña nik uste dot zozua be oso bajauta azaltzen dala --zozo-bidegarro hau, ezta?--, oso bajauta azaltzen dala. Txori txikixa bastante dao, txori txikixak bai. Hemen bertako... Gero bertan geratzen dan txori hau badao, baiña, ostian, hola, ez dot ikusten. Ez dot ikusten, ez. Konejo banaka batzuk. Hori, ba, kazarixak gero bota eitten dittue hemen eperrak, konejuak bota eitten dittue. Ta gero, botatako batzuk eta... Ikusten dia, tenporadetan ikusten dia eren umiak-eta, ta umiak eta jaten ta hemen be batian-bestian azaltzen dia, ikusten dia. Baiña nik ez dakit, ba, ez dan parajia horrendako edo, gero aurrera ez dot uste ugeltzen danik hori. Ugeldu apenas eitten da. Ez dot ikusten nik hola. Ez dot ikusten hola [doienik hazten]. Gero, ba, oin dana kimikia dala, oin dana benenua bihar dozu. Porrua konserbau bihar badozu, benenua bihar dozu; patatia konserbau bihar badozu, benenua bihar dozu; bestia konserbau bihar badozu, benenua bihar dozu. [...] be zenbat botatzen dan. Ta horrek, horrek be igual, holako gauzak be igual...
- Bai, labrantzia be asko kanbixau da, ez?
- Bai, bai, bai. Orduan ez zan... Orduan ez zan oin bezela hola... Generuak ez zeukan ezen gaitzik ez zeukan. Orduan garbixak zian generuak. Danak garbixak. Ez zeuan hor... Ez dao jenerorik bere kontrarixo edo bitxon bat ez daukanik, eta hori atakatzen ez badozu, harek dominatzen dau. [...] Gaur dana da horixe. Dana.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia