Antzuola (Gipuzkoa)

Bizimodu aldaketa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-008-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Garia ereiteari zergatik utzi zitzaion. Bizimodu aldaketa. Baserria, kalea.

Transkripzioa

- Eta garixa eraittiari-eta zeaittik laga jakon?
- Ba, lehen esan dotena: honek ez zian parajiak. Aurretik bai. Aurretik, ba, dirurik ez giñuan bihar izaten. [Tak], urterako nahikua bakarrik. Nahikua arto, patatia [...] nahikua euki ezkeriok, ta, lehen esan dotena, beste lau-bost bat ardi ta txarrixa ta horrek gauzaorrek euki ezkerio, diru gutxi bihar izaten giñuan. Baiña gero, ba, garixa erein ta garixakin bakarrik ez zan ezer etaratzen. Eta ikusten zan kalian, ba, pezetia errezao zala. Ta handik zeuala [...]. Ta honek ez dia, aldapaegixak dia honek. Hemen ezin leike lanik ein. Ezin leike lanik ein. Hemen makinekin ezin leike lanik ein. Lehen esan dotena, idixekin-ta hemen. Gaur idirik ezin leike euki, karuegixak jarri dia. Holaxe, hau kaliak, kaliak kanbixau dau hau, kaliak. Eta nik uste dot, danak dia biherrekuak, bata bestiakin eruan biherrekuak, baiña Gipuzkuan ta Euskal Herrixan izen deilla industria, segi deixola aurrera be inddarra hartzen hortik libre. Kalian dirurik ez badao, basarrixan jai dao. Kaletik ein bihar da basarrixa, kaletik ein bihar da. Kalia ondo badabil, basarrixa be... Bien, hain ondo ez da ibiliko, baiña basarrixa be defendiduko da. Baiña kalia gaizki badabil, basarrixa galdu eingo da. Tripia beteko dau, baiña ez dau ezer eingo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia