Donostia (Gipuzkoa)

Usotara, kanpora ere bai

Usotara, kanpora ere bai Eskopetarekin tortoiloak harrapatzen zituen. Usotara ere joaten ziren, kanpora: Avilara, Toledora... Ehizatzeko usoa gustatzen zaio, jateko txoria. Ehizatzeko zailenak aipatzen ditu. Basurdetan ez da asko ibili.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-105-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskopetarekin tortoiloak harrapatzen zituen. Usotara ere joaten ziren, kanpora: Avilara, Toledora... Ehizatzeko usoa gustatzen zaio, jateko txoria. Ehizatzeko zailenak aipatzen ditu. Basurdetan ez da asko ibili.

Transkripzioa

- Hemen, hemen ordun bazan, hemen hemen, oain galdu da asko, baiño tortoillua deitzen zayona, uso txikiya bezela. Eta gero, pues, behin hogeita hamar bat urterekin o hola, aitak sos batzuk ematen zituen, ta lanak iteagatikan ta lanian laguntzeagatik eta pues kanpoa joaten ziñen. Beti kanpuan pasada o zea gehiyo izaten zun usuak eta gauzak eta...
- Eta nora joaten ziñaten?
- Bueno, juten giñan Avila're bai, Toledoa're bai... Beno, baiño hoik ya bastante hazi ta geo, baiña, bai.
- Eta zure txori gustukuena edo hola zein gustatzen zitzaizun zuri?
- Bueno, jateko txoriya da goxuena, baiño gaiñearakun usua, usua gustatu zaigu ehizian.
- Ehizian usua? Eta zergatik? Harrapatzeko zaillena zein da?
- Bueno, usua ta eperra... Eperra zaillena, ta oillagorra ta...
- Oillagorra?
- Bai.
- Ta zuk txoritan ibili izan zea, ta ez dakit basurdetan eta beste...?
- Ez naiz ni basurdetan, ez naiz ibilli izandu. Bota izandu det e? Bai, hemen gaiñea, etxeko terrenuan gaiñea, baiño ez naiz basurde zalia izandu ni.
- Ez?
- Ez.
- Txoriya nahiago?
- Bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia