Donostia (Gipuzkoa)

Jaunartzea egin bitarte, eskolara

Jaunartzea egin bitarte, eskolara <p>Eskolara Altzan bertan joan zen lehenengo eta gero Herreran, fraideetara. Ez du maisuaren izena gogoratzen. Oinez joaten ziren. Altzan euskaraz ere ematen zuten eskola, Herreran dena erdaraz. Liburuak, pizarra. Jaunartze Handia egin orduko utzi zuen eskola.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-105-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara Altzan bertan joan zen lehenengo eta gero Herreran, fraideetara. Ez du maisuaren izena gogoratzen. Oinez joaten ziren. Altzan euskaraz ere ematen zuten eskola, Herreran dena erdaraz. Liburuak, pizarra. Jaunartze Handia egin orduko utzi zuen eskola.

Transkripzioa

- Eskolara nora juten ziñeten?
- Gu juten giñen aurrena Altza, honea, herria. Eta gero urterik gehienak behiñipin Herreran, frailietan.
- Eta Altzan nun zeon eskola?
- Eskola oain Jubilatua dagon tokiyan, elizan aurrian bertan.
- Eta hor ze ibiltzen zineten, neska-mutilak elkarrekin ala mutilak eta neskak aparte?
- Aparte. Baiña bitatikan zan eskola, neskena eta mutillena.
- Eta zuen maixua zein zan?
- Ño! Izena ezin zait oain gogoratu! Baiño bai, maixua genun. Ez naiz izena gogoratzen.
- Ze zan, oso gogorra? ala ez?
- Ez, ez, normala zan. Eta hor… hor ez zan. Baiña hoi… Hor hasiko giñan gu zazpi bat urtekin eo, ta urte paren baten ibili ta beste bi […] frailietan zeatu giñan.
- Eta hemendik horra, oiñez?
- Oiñez. Onbreee! Ordun oiñez. Onbree! Bai. Ordun autobusik eta ezer´e ordun.
- Eta zuek erderaz ikasiko zenuten dana.
- Bueno, frailietan bai.
- Hemen eskolan ez?
- Ez, hemen ematen zuen euskeraz´e ordun. Bilingüe bezela edo, bai.
- Eta ze ikasten zenuten hemen? Eskribitzen ta?
- Bai, aitzen giñen. Aitzen giñen. Hemendik eskola haundiya ez gendun eaman frailieta jun bitartian, baiña… Han puxkat, baiña… Hantxe, sumar, dividir ta …
- Eta idazteko-ta pizarriña?
- Pizarriñak. Bueno, libro batzuk bagiñuen. Baiño bai, eskolan pizarrian zeatzen zan ta… zuk zauden puestun´e pizarra izaten zenun, baiña…
- A bai? Izaten zan pizarriña bat, pizarra txiki bat?
- Bai.
- Eta, bestela, tinta?
- Tintaz´e bai. Bai, bai. Gero eskribitzen ta.
- Eta gero, Herrerara, La Salleko frailiena?
- Bai, La Sallekuak izango ziala pentsatzen det nik fraile hoiek /frailioyek/.
- Eta zenbat urtera arte ibili zinen han?
- Bueno, nik ya hamar urte in nitunian… Ordun komuniyua hamaika urtekin iten genun bigarren komuniyua eta etxian jendia falta zuen laneako ta eskolatik… Ta eskolaako baiño gogo gehio gaiñea laneako. Eskolan ez genuen… gogoik pe izaten giñen eskolan. [Geo hoi] damutu [in bihar deu], baiño…
- Nahio kanpuan ibili.
- Bai, bai, bai.
- Eta frailiak zer ziran oso gogorrak? Diziplina egongo zan, ezta?
- Bueno, bai, diziplina bazuen, baiña normala billatzen det /billatzet/ nik.
- Eta jo-ta iten zuten?
- Bueno, bai, bai, haik gaizki iten bazenun, jotzen zun, reglakin ta.
- Behatz puntetan?
- Baa!
- Eta esaten dute handik ondo preparatuta irteten zala jendea.
- Beno, baiña gu denboaik pe atea, garai haitan hamaika urtekin eskolatik geatu ta lanian hasi hemen. Aber… Pixkat ikasi bihar zenun garaiyian, esateko, urteik zeenak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia