Ermua (Bizkaia)

Mikak

Mikak Mikak bere lurraldeak izaten ditu. Santamaiña aldean sekula ez du mikarik ikusi. Herritik hurbilago, ostera, Berano aldean eta, bai. Artaldea zegoen leku batera etortzen hasi ziren baina joan den urtetan ez dira agertu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mikak bere lurraldeak izaten ditu. Santamaiña aldean sekula ez du mikarik ikusi. Herritik hurbilago, ostera, Berano aldean eta, bai. Artaldea zegoen leku batera etortzen hasi ziren baina joan den urtetan ez dira agertu.

Transkripzioa

-Aittatu zostazun lengunian eskillasuak eta mikak eta bakoitzak territorixo bat zekala.
-Bai. Nik ezautu dotena, eta beste batzuk be esan leikek, klaro. Beti izan bihar die ehiztarixak ze kaleko jentia ez da konturatzen. Baiña porrejenplo esan dotena, Elgetatik datorren errekia Aixolara, bueno, Aixola erreka Eitzaraiño. Eskumara behetik gora goiazela Elgetarutz eskumara da Santamaiñako terrenua, Santamaiña aldekora. Hor sekula, Santamaiña, Urantzu, Santamaiña gaiña, pase lekua, sekula hor mikaik ez neban ikusi. Hor ekin errekatik trenbidetik hor gora. Sekula be ez. Eskillarasuak eta bai. Beste toki bat zan, ni Ermuko estaziño kalian jaixua naz, ta joaten giñan Abeletxe, hor basarri bat dao, ta horren ostian Ultzama esaten jakona. Gero Karia, Eibartik ikusten dan mendixa Karia. Hor sekula mikarik ez neban ikusi. Sekula be ez. Ta urrian, urrian, zer esango dotsut nik, kanteretatik gora basarrixak, Geria edo zelan dira? Geria ez, ez, harutzao... Berano, Berano txiki ta. Hor mikia. Berano Txikittik Trabakura, Trabakutik Hanbrera, hor mikia. Eta esan dotsuten toki bixetan sekula mikaik ez dot ikusi. Bueno, ointxe bost, zelan bizi nazen hortxe anbulatorixo onduan, ba ointxe bost-sei urte agertu zien mikak. Ze ardixak dakaz gizon batek hor, ardixak, ta nik pentsatzen neban hiorraxe, haren ingurura desdeluego etortzen ziran, jatera harena zeoze, ardixena. Ta umiak be ein zittuen hortxe. Ze parejatxua ibiltzen zan eta gero agertu zan mordotxua, sei edo. Aurten atzera ez die agertu. Neu bakarrik ez, neure auzokua ta komentarixuak eitten: "Ene!, mikak agertu, mikak" eta. "Zein dabizak, umiak ein jittuk". Ta atzera be ezkutau ein dira.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia