Beasain (Gipuzkoa)

Umetako jolasak; errekan bainuak

Umetako jolasak; errekan bainuak <p>Umetan sarritan jolasten zuten errekan. Orduko denbora-pasak. Orduko umeak eta gaurkoak; oso bizimodu desberdina. Umetako jolasak. Errekan mutilak bainatzen ziren; neskak pentsatu ere ez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-033-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan sarritan jolasten zuten errekan. Orduko denbora-pasak. Orduko umeak eta gaurkoak; oso bizimodu desberdina. Umetako jolasak. Errekan mutilak bainatzen ziren; neskak pentsatu ere ez.

Transkripzioa

- Zeuek errekan ere asko jolastuko zenuten, ez?
- Asko. Nik han ola ondon han beheran itten zan plaiatxo bat bezela. Hondarra bel… Onbre, hondarra beltza, ez itsason bezela. Baiño bueno…! Guk jolastu deu han…! Izaten gendun beti ontzi txikin bat eta pastelak itten ta tartak itten ta bueno, jolastu deu asko. Ordun telebistaik ez zeon ta… asko. Oain itten ez duena umek. Oain ez dakie jolasten! Guk asko, asko, asko jolastu deu.
- Edozein gauzakin, ez? Edozer asmatu ta…
- Bai. Bai, bai. Eta kamiñon erdin. Oain badau, ba, zubie?
- Bai.
- Bai. Hor aurrekalden, klaro, kotxek pasatzen zien ordu-erditik behin o hola. Eta hor sokasalton? Bueno! Zenbat jolastu deun! Hor, dolare aurrekalden. Asko! Asko!
- Esaten duzu errekan bai asko jolastu duzuela eta baiñatu?
- Ni baiñatu… Nik ez nekin igari, baiño mutillek bai. Gerora ya, gerora zikindu in zan, Zegaman hor papelerea o jarri zuen ta gero ez zeon udetan sartzeik. Baiño bai, bai, baiñatzen zan jendea. Bai, bai.
- Baiña ze baiñatzen ziren mutillak bakarrik eta neskak ez edo…?
- Neskak ordun… Neskak ez zien baiñatzen ordun. Osea, traje de bañoa jarri neskea? Bueno! Ezta pentsatu´re! Mutillek bai praka zaharren bat edo baldin bazeuken. Baiño… ez, ez. Gerora behin o akordatzen naiz hor traje de bañon euzkie hartzen einda, baiño ke, ba. Nola igari gero ikasi non… Ordun ez nekin ta…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia