Lekeitio (Bizkaia)

Plazako dantzaldiak

Plazako dantzaldiak Plazara joaten ziren gaztetan dantzan egitera. Domekero plazako kioskoan egoten zen banda; horrekin lotuta, aratusteetan kantatzen zen erdarazko abesti bat kantatzen du. Mutilak joaten ziren neskengana dantzan eskatzera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-073 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Plazara joaten ziren gaztetan dantzan egitera. Domekero plazako kioskoan egoten zen banda; horrekin lotuta, aratusteetan kantatzen zen erdarazko abesti bat kantatzen du. Mutilak joaten ziren neskengana dantzan eskatzera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hoba ez! Baltsiuan domekan-domekan. Batzuk handidxek parte baten eta gu txikidxok. Baiña ikasi guk, guk eurok baiño hobeto.
- Hori plazan?
- Plazan.
- Eta ze egoten zan, gramolie edo…?
- Ez, musikia.
- Jentia etorten zan musikie joten?
- Bai. Berton euan hamen musikie.
- Bandia-edo?
- Bandia. Bandi beti egon da Lekeitton.
- Ze, han plazako kioskuan?
- Nire denpora guztidxen egon da. Kantie, kantetan eben:
“Estaba Dolores en el mirador, haciendo las señas, haciendo las señas para el director. Su madre le dice: Dolores, por dios que tú eres muy joven, que tu eres muy joven para el director, para el director”. Ta gero karnabaletan kantaten eben hori. Hori pentsatzen dot nebak asmau eutsela arrebiai. Ze harek abillak zirian euren. Erre jakun Manolito, hau baiño ariñagokua? Harena zan bertoko Manolon hori, besutakoa. Beti pinttaten eban hori. Jun hara kanposantura ta beti. Manolito pinttata.
- Ta ze izeten zan, domekero egoten zan bandie plazan? Domekero-domekero?
- Bai, domekan-domekan bandia.
- Ta ze ibiltxen ziñien, neskak alde batetik, mutillek bestetik edo zelan?
- Bai. Mutilla etorten jatzun eskatuten hori. Ta ez ekidxela ondo, aittu zer eitten genduan? Ya hazitxuk giñila? “Honek ez dakidxe ondo ta atara bez zapaldu eitten dabe-ta”. Hori jentia ba, han be, pisadan ta dana beteta. Jentie begira, ta: “Fulana!” Ta “zer?”. Ta mutillak: “dza”, ein dabe bueltia, ein dabe bueltia. “Ez da izen izebe, ez da izen”, geuk. Ta haxe eitten genduan; geuk nahi ez dounaz. Bestela arpeikue inkaten eutsuen. Haxe eitten eben, jo.
- Ezetza emon ta jo? Ezetza emon ezkero…
- Ezetza emon ta beste batzuekin ikusten bazaittuzen, eitten eubena baltsiuan: “blas” arpeidxan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia