Lekeitio (Bizkaia)

Asterrikatik zetozen erasoak

Asterrikatik zetozen erasoak <p>Asterrikan egon zen frontea. Handik egindako erasoen ondorioz zauritutako eta hildako herritar batzuk aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Asterrikan egon zen frontea. Handik egindako erasoen ondorioz zauritutako eta hildako herritar batzuk aipatzen ditu.

Transkripzioa

- Zelaku da? Bertatik junda dao, haratzao.
- Ondarrurutz?
- Ondarruratz. Elixia dauko harek. Zelako ixena esaten dotse baiña berari?
- Erraina: Baordo alderantz eindda- edo? Ez, Baordo Mendixaratz igonda dao.
- Baordo baiño haratzao.
- Erraina: Kinto ta horrek pasata?
- Bai, Kinto ta pasata. Haunan gora juan...
- Erraina: Ah! Hor, Jesus, esango dot.
- Elixia.
- Erraina: […] Baordo, ez, beste holan, gidxan gelditzen dana.
- Goratz eindda. Mendixatik handik, aurrerao…
- Asterrika.
- Erraina: Asterrika! Asterrika.
- Asterrika da, Asterrikan be bai. Eske frentia euan Asterrikan, ta Asterrikan hil zirian umiak halakoixiari agarrata. Koixo gelditxu zan gure Bingenen aittitta, hantxe. Ta beste lehengusu bi hil.
- Erraina: Ah! Bingenen aitxagiñarreba.
- Aitxagiñarreba, barberua!
- Erraina: Barberua, zelan barberua Eskolapekua, gorantz, ha koixo euana horrexeaitxik.
- Bai, horixe, Asterrikakua. Ta Esperantza, zelan hamen dauko iminitta hori, periodikuk eta saltzen dabena, haren aittitta koraiñak eitten dagola, belarrittik odolostu zan, han botata itxasuan. Ta gure amari esan eutsen Kuliñek ein dabela salto, ta Kuliñek ez dabela urten baporetik. Bidxak, ta bestia be bat geurian ibilli zana, “Martín con pelos” esaten eutsena.
- Zuek baekixuen Asterrikan frenti daola ta?
- Jakingo ez gendun ba! Kaiño zahar bat ekarten eben gorantz, kaiño zahar bat gora ekarten eben.

Egilea(k): Ane Koskorrotza Madarieta (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia