Lekeitio (Bizkaia)

Gerra hasiera Lekeition

Gerra hasiera Lekeition <p>Gerra Zibila hasi zenean, Jesusak 16 urte zituen. Hasieran ez zuten askorik igarri, baina gerora, bonbardaketetan, ezkutatu egin behar izaten ziren. Hildako lekeitiar batzuk aipatzen ditu. Lekeition bota zuten lehenengo bonba talaian izan zen. Bere amak-eta, lapetan zebiltzala, gerrako obus bat aurkitu zutenekoa kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra Zibila hasi zenean, Jesusak 16 urte zituen. Hasieran ez zuten askorik igarri, baina gerora, bonbardaketetan, ezkutatu egin behar izaten ziren. Hildako lekeitiar batzuk aipatzen ditu. Lekeition bota zuten lehenengo bonba talaian izan zen. Bere amak-eta, lapetan zebiltzala, gerrako obus bat aurkitu zutenekoa kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuk gerria aillaga zanian Jesusa zemat urte?
- Nik gerria aillaa zanian “mil novecientos sesentan” edo hamasei urte neukazan gerria estrella zanian.
- Ta zelan bixi ixan zenduan hori? Ze klaro hamen Lekitxon gauza gitxi igarri edo…
- Bai, Lekitxon lelengotan ezebez. Bonbardeua daola ta ezkutaten danak. Hil zirian Lekitxon fontanerua be, Mariñenekuak, lobia ta beste neska bat beren aman partekua hil jakon. Beste neska bat, hori esaten eutsen harei, apelliduak ez dakitxetez-ta, Mari, Mari, zelan esaten eutsen eurari? “Gixon ilustraua” esaten eutsen kantan be, zuen amak jakingo dau, esan! Amak, amumak, amumak. “Gixon illustraua” esaten eutsen hareri, “cantame”, kanta etxen bazan da. Gure aitxitxa zan, gixonen aitxa, Soilo Paitxero. Hori be ez dozu ezautu? Ezautu ez, entzun eingo zendun.
- Paitero?
- Paitxero, Paitxeronekuk.
- Ta zeuk zelan gomutaten dozu hori gerra epokia ba?
- Gerria ba etorri zan gerria ta danok…
- Baiña zelan entera ziñien zuek? Ze ordurako ia hamasei urte ta nagusitxua ziñian.
- Bai baiña, entera zelan ein giñian? Gerri datorrela ta hasi zirilako bonbak botaten. Bonbak bota ebezen Lekitxon, lelengua bota eben Talaidxan, ta gero beste bat han. Jesus! Zelan esaten eutsen berari?
- Erraina: Moilla partian-edo?
- Ez, moilla partian gero zan, atzerao.
- Marierrotan? Erreidxuan?
- Erreidxoko hantxe.
- Auntxe topa dabe, atzo, topa eben.
- Topa dabe?
- Gerra zibileko obus bat topa dabe, ta ondik ez dakidxe funzionaten daon edo ez.
- Bai, baitxa topa eben geure amak eta lapatan junda, zelaku da bera? Ondarruko kamiñotik zelan esaten dotse berari? Artzabalen hantxe topa eben. “Ene!”, Agustiñatxu: “[…]”, geure Juliñeaz-ta junda “ez ikuturik ein gero geru bonbil hil barik” ze asko, beste batzuk han hil ein zirian.

Egilea(k): Ibon Kobeaga (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia