Zumarraga (Gipuzkoa)

Angulak txerri-janetarako

Angulak txerri-janetarako Otorduetarako, zer janari prestatzen zuten azaltzen du. Behin angulak eman, eta bezeroek jan nahi izan ez zituztenez, txerri-janetarako erabili zituztenekoa gogoan du Pilarrek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-032-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Otorduetarako, zer janari prestatzen zuten azaltzen du. Behin angulak eman, eta bezeroek jan nahi izan ez zituztenez, txerri-janetarako erabili zituztenekoa gogoan du Pilarrek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta otordutan ze jateko izaten zan?
- Ba normala izaten zan ordun. Pues ze... Otordutan, ba, gure etxen jeneralen, "sopa de pescado, sopa de gallina" ipintzen gendun. Gero, ba, legatza, legatza saltsan, legatza prejittuta. Gero, esango dizut ba, este, zenbait gauza, ingo dizut: txipiroiak diela, kaillok...
- Tripakik.
- Tripakik, eta txuletak, filetek... Normala, jan normala.
- Eta hola pixkat jan berezie edo garestigoa ze izaten zan ordun?
- Ba, ordun, izaten zien angulak, eta bakizu. Ordun angulak jendek oin baiño gehio jaten zuen ordun angulak.
- Ta oain baiño merkego, seguru asko.
- Hombre, ni akordatzen naiz gure amak angulak mahai gaiñen jarri angulak. "¡Ah! Y te voy a decir otra anécdota de las angulas. Que tengo una anécdota en las angulas". Ba, boda bat, ordun, guk han kabitzen zin gure zean, komedoren, "sesenta o así, había una buena...". Bai, ordun boda haundik ez zian izaten
- Famili girokok gehio, ezta?
- Bai, hori da. Eta egun baten, ba, bodea euki gendun. Ta hemen gizon bat ba, klaro, alaba ezkondu zan kanpotar batekin. Eta, klaro, boda hartan, ba, este, beak ilusio guztikin, lenengo platoa, entremesak eta ipintzen gendun, ta lenengo platoa angulak; eta bigarrena, ba, "merluza al horno". Eta ilusio guztikin ipin zun, eta kanpotar hori danak ikusi zittun, "¡Ai, qué bichitos! ¡Ai, qué bichitos! ¡Ai, qué...!". Danak txerrin pertzea, angula danak.
- Ez zittuen jan?
- Ez zittuen jan. Ta han aittu giñen batzuei "tortilla francesa" beste batzui legatza. Ahal dan, ahal den guztie genduken ematen.
- Eta zuek arraie eta nundik ekartzen zendun. Ekarri itten zizuen o zuek juten ziñeten?
- Ez, ez, ekarri iten gendun.
- Ekarri.
- Bai, arraie ekarri itten gendun. Baiño ez oain bezela preparauta, ta moztuta, ta arreglauta e? Ordun osok ekarri ta etxen preparatu. Eta oillaskok? Oillaskok oin preparauta ta oain badakizu nola, ordun etxen hil behar izaten gendun oillaskok: etxen hil, etxen lumatu, etxen ipini... dana.
- Eta arrai billa Donostira juten ziñeten?
- Ez, hemen bazeren peskadorak.
- Bazeren...
- Bai, bai, bai.
- ... ekarzen zizuenak.
- Bai, Maria Luisa, Maria Luisak asko serbitzen zigun. Oindio oaintxe jubilau da. Bai. Ez, ez, arrai ona, bai, hamen. Bai, bai, bai, arrai ona egoten zan. Bai, bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia