Pilar Ormazabal Otaegi
Zumarraga (Gipuzkoa) (1932-2021)
Biografia
Zegamako Olaberri etxean jaio bazen ere, jaioberritan Zumarragara eraman zuten. Hainbat etxetan bizi izan ziren: Benta etxean eta Uresaundin, esaterako. Gurasoak zegamarrak zituen; aita Azkonietakoa eta ama Olaberriakoa. Ama Beasaingo tren-geltokiko trenbide-pasabidean aritu zen lanean, eta aita ere 'Renfe'-ko langilea zen. Eskolan, karidadeko mojetan ibili zen; eta, gerora, eskola partikularrean, Zumarragan bertan. Gazterik joan zen neskame: Donostiako 'Hotel Correo'n eta Mutrikuko 'Txomin Enea' tabernan aritu zen, besteak beste. 21 urte zituela hartu zuten, etxeko denen artean, Zumarragako 'Isabel' taberna ezaguna; bertan, 17 urtez aritu ziren lanean. Isabelek, hura utzi eta zerbait berria egin asmotan, 'Golden' dantzalekua ireki zuten. 27 urtez bertan aritu zen lanean. Dantzalekua gaur ere zabalik dago, eta oso ezaguna egin zuten Zumarraga eta inguruetan. 25 urterekin ezkondu eta bi alaba izan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZMG-032 | 2011 | Urretxu eta Zumarragako ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute