Zumarraga (Gipuzkoa)

Mojen bereizketak

Mojen bereizketak Mojekin ikasi zuenean, dirua zutenek bakarrik eramaten zuten uniformea. Eskolan errezatu, laboreak, ikasi, errezatu... denetik egiten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-032-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mojekin ikasi zuenean, dirua zutenek bakarrik eramaten zuten uniformea. Eskolan errezatu, laboreak, ikasi, errezatu... denetik egiten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Monjeta abitua jantzita? Bazeukezuen...?
- Ez, ez, gu ez giñen jun. Gu pobre giñen, gu pobre giñen. Ta batzuk ordun uniformekin juten zien, batzuk juten zien uniformekin. Baiño gu, gu ez giñen uniformekin jun.
- Ordun ere diruz aillatzen zana.
- Bai, dirukin... Batzuk uniformekin juten zien. Uniforme politta, "o sea" hola, azul marinok, hola, polittek zien. Nei gustatzen ziten, baiño gu ez giñen jun uniformekin. Gu jun giñen garbi, gure ama garbie zan ta garbin bialduko zittun. Baiño zeakin, bai.
- Kaleko erropakin?
- Kaleko erropakin.
- Eta, Pilar, nolakoa zan eskola garai hua? Eskola goizez juten ziñeten, goiz ta atsalde? Ala goizez bakarrik?
- Ez, goiz ta atsalde.
- Goiz ta atsalde?
- Bai.
- Ta goiza juten ziñaten, ta ze in behar izaten zenuen, errezatu edo...?
- Danetati iten genun, errezatu, "labores también", eskolea're bai... Danetati, danetati iten gendun, bai, bai, bai. Eta oraziok eta gauzak eta bai, bai; danetati iten gendun, bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia