Zumarraga (Gipuzkoa)

Mutrikuko 'Kilos' tabernan lanean

Mutrikuko 'Kilos' tabernan lanean <p>Gaztetan, neguan Mutrikuko Txomin Enea tabernan egiten zuen lan; eta udan Donostiako hotelera lanera joaten uzten zioten. Mutrikuko taberna horri <em>Kilos</em> deitzen zioten; eta ezizenaren jatorria nondik datorren kontatzen du. Hango lan-baldintzak aipatzen ditu. Mutrikun ezagutu zuen senarra, eta han aritu ziren bizitzen gerora ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-032-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan, neguan Mutrikuko Txomin Enea tabernan egiten zuen lan; eta udan Donostiako hotelera lanera joaten uzten zioten. Mutrikuko taberna horri Kilos deitzen zioten; eta ezizenaren jatorria nondik datorren kontatzen du. Hango lan-baldintzak aipatzen ditu. Mutrikun ezagutu zuen senarra, eta han aritu ziren bizitzen gerora ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero handi negue pasatzen nun Mutrikun, taberna baten. Ta taberna hortan uzten zien udan zea juten, hotelea juten, kondizio horrekin, kondizio horrekin: ni hor negun han eoten nintzen, ta negun, udan Donostia. Ta kondizio hortan, eoten nintzen nik zea hortan, etxe hortan.
- Ta Mutrikun ze tabernatan?
- Bai, Mutrikun zan, esaten zien... Eon zaiz, Jesus, bar... Txomin Enea, Txomin Enea. Baiño ezizena zeuken 'Killos'.
- 'Killos'.
- 'Killos', 'Killos'. Hango hizketea, bakizu, hango hizketea. Ta hori gertau zan, ba, esango dizut, zeati Mutrikun motek eta ezizenak ipintzen "número uno"kok die, "terribles". Eta hango nagusik oso nagusi onak zien, eta hango nagusik zeuken tabernea eta zeuken dendea. Eta egun baten han ai omen zan pikuk pixatzen, ta aldamenen batek esan emen zion: "Aizu, Txomin, ondo pixau e? Ondo e?", ta esan emen zion, "Bai, hemen, motel, hemen kiloa kiloa, eta gramoa gramoa". Ta 'Kilos'ekin gelditu zan. "Mira cómo son las cosas. sí, sí...'Kilos'ekin".
- Hua zan taberna ta denda. Bik zeuzken.
- Bai, bi zeuzken, bai. "Hasta" oindio denbora gutxi arte euki due, bai.
- Ta zu eoten ziñen serbitzen han?
- Ni serbitzen, bai, mostradoren, mostradoren, ta mahaietan, ta danen. Mostradoren, ni beste neska batekin, biok egoten giñen. Bueno ni eoten nen egunero, ta neska hori astebukaeratan etortzen zien lanea, nei laguntzea, zeatik ordun lan gehio egoten zan ta. Bai.
- Eta Mutrikun'e, etxea ez ziñan etortzen, hantxe eoten ziñen?
- Hantxe, hantxe, Gabonetan ta holaxe etxea. Gabonetan, ta gero nere gizona... Han ezautu giñen, han ezautu giñen. Ta gero han bizi izan giñen, Mutrikun. Bai, bai. Nere bi alabak han jaiotakok die. Bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia