Bakaiku (Nafarroa)

Han eta hemen lanean ibilia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAK-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eraikuntzan lan egin izan du. Han eta hemen ibili izan dela lanean kontatzen du: Madrilen, Avilan, Palentzian... Iratiko basoetan ere lanean ibilia da.

Transkripzioa

- Eta orduan, hemen bertan jaio zinen, ezta?
- Bai, ta azi ta gäiyo? fuera ibiliz, e? yo ka- e, kanpuen asko ibil neiz; erriy untan? arrui, eta aita ta
ama ta danak emenguek, emengo zea.
- Eta hemendik kanpora, non ibili zara?
- Ön! Madrilen sei urte... obra batien.
- Konstrukzioan ibili zara?
- Bai, kostruziyuen; Avilan, zui batien iru urte, Avilan. Palenzien? urte bat... azukarera bat iten; Terulen? ferrokarril berri bat it(t)en, ta, beste bi urte? Irätiko mendiyen, aituko zinduen, Iratiko mendiya. Iratiko mendi(y)än?... aizkurekin paguek-eta botatzen.
– Non, Orbaizeta inguru horretan edo?
- Eh! goraxo! Orbaizeta baindo; an, an, bai, an... an. Orbaizeta(a) faten gindan lebizko... erriya gertuena; bueno! bestä bat nekan gertuxo baia, ez zan ur gutako ondo eiten: Otsagabia!... aituko zindun Otsagabia ere, t’on ibili biaiz, in tzaz kontuan, öltzan ibili nitzan ni, gaztia nitzala, gero, zartu aur(re)ti.
- Hango euskara bai diferentea, e? adituko zenuen orduan, e?
- Bai, baia, bai-bai, beia... nee denboan, kasi eztakiyin, e?
- Nola?
- Ni ibil nitzan garäy artan? auskeraz gutxik zekiy(e)in, gutxik!... bai.
- Baina aditu zenuen pixkat, e?
- Bai, bai, bai, bai, bai...
- Eta hala nola guk esaten dugun ‘hau, hori, hura’, haiek ‘kau, kori, kura’...
- Bai, beste... beste zea bat ematen dei, bai-bai.
- Eta Madrilen, sei urte konstrukzioan?
- Bai.
- Zer egiten? etxeak?
- Ez! etxeik ez, lasa esain dezut: ferrokarril bat berriya, emetik? agregatu? Alsasua; eta... bi... bi estaziyo, etxe ortaa? ta jefendako estaziyua ta, dana konpletu iten! dana.
- Sei urte, e?
- Säi urte.
- Eta bizi non? etxetan edo barrakoitan edo non eduki zintuzten?
- Pa-, parte bat barrakonetan, eta... Palentzien-Teruelëren? an e... barretan; t’Irätiko mendien? ee, beh! zean, txabolan... makilak jarri oi-, uiriakoa bekela? ta iyoztorra botatz(e) an... ta goizien gosaitako babak.
- Babak gosaritarako, e?
- Bai, bazkaitako babak...
- Eta afaritarako?
- Afaitako babak. Ta oiati moitu goizeko bostetan, basora fateko? eta, nai dena deseiunatu? ogi-kozkor bat; nai bauk juan da nai bau(k) utzi. Desiatien noiz etorko a gosaiye, ta babak, olaxe! bab andi bätzuk...
- Baina egunero gauza bera ere...
- Gauza bera... bai, sei-zazpi ilabete an, tzean, primaderatik udaizkena, bai.
- Babak indarra ematen omen du...
- Bai, e... ematen dau subre...
- Ematen diete ere idiei, apustuetan...
- (Alaba Lourdes:) Ellos también les daban, e? a lo que dicen.
- ¿Qué?
- (Alaba:) Que vosotros también les dabais habas, no? a los bueyes...
- Sí, sí, habas.
- Indarra ematen omen du, e?
- ¿Habas? en un cajón grande hecho a propósito, echar allá el saco entero, po-po-po-po-po... pon? y remojar; antes que dar? remojaö; hoy pa mañana, mañana pa pasaö, remojaö. Zebadero pa ellos.
- Eta Avilan zer aritu zinen egiten?
- Avilan? esan dut: zuiya, sei urtekues ta, o iru urte.
- Ah, zubi? zubia?
- Zuiya, puente, un puente, zuiya.
- Eta Teruelen?
- Terueleren ferrokarrila; emengo jende asko, e? ta, ni ibil nitzan tunel, nai tokatu tzeidan tunelëan itea... oso kontentu!
- Eta gazterik joan zinen? gazte zinela?
- Menditi, Iratiko mendietaa asi nitzan ni juten? amabost urtekën pintxe... pintxe, pintxe.
- (Alaba:) Pero no fuiste con once años a trabajar, aita?... amaika urtin?
- Ez, amabost urte, amabost... amabost urte; beh! betetzeko o beteik? amabost urte.
- Pintxe, laguntzeko, ezta?
- It(t)urriti ur ekarri, ta barrenguen daune zeintzen ibili, ta aitan ere bai ta, ayir (?) barrakoian, ta olako gauzak. Geo... enkargatubendako mandatuonen bat bazekan errie fan-da o tabako ekarri o... ta olako lanetan.
- Aitarekin joan zinen?
- Ez! best atekën, emengo bateki(n)... jun nitzan.
- Eta gero jada esan dituzun leku horietara guzietara, ezta?
- Bai, bai, geo leku guzik be, ta gainea, ore... asko utzen dezkizut, esan be: nagosia? ona, gipuzkuanua, Urnietakuä, nagusia; oso nagusi onradua!... Geo ibil nitzanien e... Madrilen ibili nitzenien, e? säi urte an da bestien iru ta, orduen? zer ba, Urnietakua, esan dotena, nagosi: Bartolome Lasarte... bai.
- Eta herrira etorri zineneko bazenituen 30 urte, ez?
- Ez, baia erria etortzen nitzan e... tzean, fiestatan-dä etortzen nitzän; aurten ezpanitzan etortzen? datorren urtien, ta, ta bestela, aurten da gioz ez fan nitzan? Gaubonetan, etorri, etorritzen nitzan.
- Noizean behin eskapada bat, e?
- Bai, bai... bai, irabazten nen diru pixka bät biddaltzen non... d’ola!

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia