Amak gobara egiten zuen errioan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-095-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gobara egiten zuen amak, errioan. Anila. Nola zabaltzen zituzten maindireak. Mahaia. Hankak uretan. Berdura: porruak errioan garbitzen zituzten. Ganadua. Ahateak.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 22a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: DON-095/026
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Argazkiak
Transkripzioa
-Geo goara ite(n) zun gue amak. Eta ekartze(n) zun tranbian, burun ekartze(n) zun sekulako maindire pillak eta paiñeluk eta. Beti erriyua jute(n) nitzan, ta ama beti bildurrez. Erriyoa hartu zerbait ta txoakeiyekin beti. Ttikitan, e. Eta amak goara... “es que” ordun…
-Erriyuan iten zun?
-Erriyuan dena ite(n) genun garbitu. Ura erriyokua, eltzian jartzeko o geok garbitzeko, eta denetako erriyoko ura. Gaiñea, maindiriak eta eukitze(n) giñunian jaboi ure… jaboitan eo as… geo mahai bat bazan, harrekin astindu, jaboiyakin eman, baiño erriyuan sarzte(n) zendun maindiria, hola ite(n) zenun… ta gelditze(n) zian… Geo, anilla aparte izate(n) zan, ta harrekin han sartu ta urdiñantzako kolore (b)at... Geo, aittonak iña zakaten illera, eurrakin ta /da/ alanbriekin jarri zabaltzeko, dena kanpuan zabaltzen zan ba illeran. Eta han jartzeko geo ateatzen zian maindiriak, bate plantxatu be, geo zeorrek plegarun hola iten ziñozun ta gelditze(n) zien… ta gero berriz´e lotu ta Donostia. Sehaska ta hoi denak emate(n) zigun gue amai, ta amak zerbait ateatzeko, ezta?
-Eta hori, ura… urakin ta /da/ egosten eta...
-Ez, ez.
-Beratzen-eta eukitzen zenuten ala ez?
-Ez, ez, ez. Sartzen zitun erriyun barreño haundi (b)atian, jaboi-uretan igual eukitzen zitun, baiño arraskatu. Gue amak arraskatu ite(n) zun eskukin. Dena mantxak eta baldin bazian ta /da/, dena arraskatu egoki...
-Mahaia...
-Mahai bat zan.
-Erriyora eramaten zan?
-Bai, mahai ariña zan. O bestela harriyan gaiñian ai bihar zenun, baiño harriya baiño nahiyo nun mahai bat. […] txukunao gelditze(n) zalako.
-Orduan erriyora eramaten zan mahai hori.
-Bai, han eoten zan, zea, arbol baten atze batian eoten zan, o txabol batian eukitze...
-Eta tiñarik edo erabiltzen zan barruan sartu ta hankak ez bustitzeko edo…?
-Ez, ez, ez. Ura, uretan, uretan!
-Hankak uretan beti.
-Bai, eta berdura ite(n) giñula´re, txanelan sartze(n) genun, sartze(n) nitzan eta karretilkara bat, eunero-eunero karretilkara bat atea behar genun zea, porrua. Hara, gaizki ingo nun, nik “es que”…
-Lasai, lasai.
-Eta porrua ateatzen genunian negu partian e… han bertan zuritze(n) genun, ta hartu karretillan ta ekartze(n) genun portua, ureta. Eta han exeitze(n) nitzan txanelen, hemen txalupan, atzian hemen exeitzeko tokiya zun, eta exeitzen giñan eta porruk garbitzen nittun. Karretilka bat eunero Donostia anaiyak eamaten zun, ta /da/ amak. Eta eskarolak o eozein gauz, berdura, jun ta /da/ dena han ite(n) genun. Ganaua, dena hara ura eatea. Uretan ibiltze(n) zian, ura eaten zuen eta etxea, zintzo-zintzo, saillian jute(n) zian etxea´re. Ahatiak´e izan genitun. Ahatiak´e, ahatak eo dien hoik beak iñularrian... goizian artuak ta botatze(n) geniyon ta iñularrian etortze(n) zien, illunbistan o hola, eta dena illeran-illeran, arra aurretik dala, emiak atzetik, oso oso politta zan, e, nola etortze(n) zien. Zu han ez ziñan /etziñan/ goatu´re iten...
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!